Lehen Irakurgaia · Has 32, 23-33
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Nik, Jauna, zuzena nazala, zure aurpegia dot ikusiko.
V. Entzun, Jauna, nire justizia-eskea, aditu nire deadarra; makurtu belarria nire otoitzera, ez dot engainurik ezpanetan. R/.
V. Emon egizu nire aldeko epaia, ikusi begie zure begiek nire zuzentasuna. Aztertu nire barrua, ikertu gauez be, probatu suaz; ez dozu nigan okerrik aurkituko; nire ahoak ez dau huts egin. R/.
V. Deika nozu, Jainko, erantzuten deustazu-eta; bihurtu nigana belarria, entzun nire ahotsa. Agertu egizu zeure maitasun harrigarria, erasotzaileengandik salbatzen dozuz-eta zure esku ahaltsuan babesten diranak. R/.
V. Zaindu nagizu begi-ninia lez, gorde ni zeure hegoen kerizpean. Nik, barriz, zuzena nazala, zure aurpegia dot ikusiko, izartukeran zure presentziaz naz asetuko. R/.
Uzta ugaria da, baina langileak gitxi.
Aldi haretan, deabruaren menpe egoan mutu bat ekarri eutsoen Jesusi. Honek deabrua bota eban, eta mutua berbetan hasi zan. Jenteak, harriturik, inoan: «Ez da Israelen gaur arte holakorik ikusi».
Fariseuek, barriz, honan inoen: «Deabruen buruzagiaren indarrez botaten ditu Honek deabruak».
Jesus herriz herri eta auzorik auzo ebilen, hango sinagogetan irakasten, erreinuari buruzko Barriona iragarten eta gaitz eta gaixo guztiak osatzen. Jentetza ikustean, erruki izan eban, nekatuta eta lur jota egoan-eta, artzain bako ardiak lez. Orduan, ikasleei esan eutsen: «Uzta ugaria da, baina langileak gitxi. Egin, beraz, otoitz uzta-jabeari, bialdu dagizala langileak bere uztara».