Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XIV. Asteko Asteazkena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Geure anaiari egin geuntsan okerra gabiltz ordaintzen

EGUN hareetan, Egipto osora zabaldu zan gosetea, eta herria faraoiari joan jakon oihuka ogi eske. Faraoiak esan eutsen: «Zoaze Joserengana eta egin harek esango deutsuena». Gosetea lurralde osora zabaltzean, Josek garautegiak eraiki eta garia saldu eutsen egiptoarrei. Gero eta gogorragoa zan gosetea Egipton. Lurralde guztietatik etorren jentea Egiptora, Joseri garia erostera, gogorra zan-eta gosetea mundu guztian.

Beste asko lez, Jakoben semeak be Egiptora joan ziran garia erostera, gosetea zan-eta Kanaango lurraldean be. Jose zan lurralde haretan agintari, eta berak saltzen eutson garia jente guztiari. Heldu ziran, bada, Joseren anaiak, eta lurreraino ahuspeztu jakozan. Ikusi orduko ezagutu ebazan Josek bere anaiak; baina ez eutsen bere burua ezagutzera emon; gainera, zakar berba egin eutsen. Eta kartzelara sartu ebazan hiru egunerako.

R/ Bilatu egizue beti Jaunaren aurpegia.

Ospatu Jauna zitaraz,

jo Harentzat hamar hariko harpea.

Kantatu egiozue kantu barria,

jo trebetasunez irrintzi eginez. R/.

Ezerreztu egiten ditu Jaunak nazinoen asmoak,

huts bihurtzen herrien burubideak.

Jaunaren asmoak, barriz, betiko dirau,

haren burubideek gizaldiz gizaldi. R/.

Jauna arduratzen da begirunea deutsoenez,

haren maitasunean itxaroten dabenez,

hareek heriotzatik libratzeko

eta gosetean bizirik eusteko. R/.

Zoaze galduta dabitzan Israel etxeko ardietara.

Aldi haretan, Jesusek, hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena emon eutsen espiritu gaiztoak botateko eta gaitz eta gaixo guztiak osatzeko.

Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenengo Simon, Pedro deritzona, eta honen anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta honen anaia Joan; Felipe eta Bartolome, Tomas eta Mateo zergalaria, Santiago Alfeorena eta Tadeo, Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu ebana.

Hamabi horreek bialdu ebazan Jesusek, ohar honeek eginez: «Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samaria herrialdean ere, joan, ostera, Israel herriko ardi galduetara. Bidean zoazela, iragarri hurrean dala zeruetako erreinua.