Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko VIII. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
Agustin de Canterbury Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Lehen Irakurgaia · Si 42, 15-25

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

R/ Jaunaren hitzak egin ditu zeruak.

Ospatu egizue Jauna kitaraz,

egiozue soinu hamar hariko salterioaz.

Kanta egiozue kantu barri,

turutaz ondo eresi. R/.

Zuzena da-eta Jaunaren hitza,

leiala Harek egin dauan guztia.

Zuzen eta bidezko dana dau maite,

Haren graziaz lurra dago bete. R/.

Jaunaren hitzak egin ditu zeruak,

Haren aho-arnasak izar mordoak.

Zahagian lez batu ditu itsas urak,

askan lez daukaz olatuak. R/.

Lur osoak Jaunari begirune izan begio;

begirune Hari lurbiran bizi diran guztiek.

Harek esanik eginak dira-eta,

Harek agindurik izan ere dira. R/.

Maisu, ikusi dagidala barriro!

Aldi haretan, Jesusek bere ikasleekin eta jentetza handiagaz Jerikotik urtetean, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean egoan bide-ertzean jesarrita. Jesus Nazaretarra zala jakitean, deadarka hasi zan: Daviden Seme, Jesus, erruki zakidaz! Askok gogor egiten eutsoen isilazoteko; baina harek gehiago egiten eban oihu: Daviden Seme, erruki zakidaz!

Jesusek gelditu eta itsuari dei egiteko agindu eban. Deitu eutsoen, esanez: Izan bihotz! Jagi, heuri deika jabilk. Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusegana joan zan. Jesusek itaundu eutsan: Zer nahi dozu Nik zuri egitea? Itsuak erantzun: Barriro ikustea, Maisu! Jesusek esan eutsan: Zoaz, zeure sinesmenak osatu zaitu. Une berean ikusmena berreskuratu eban, eta Jesusen ondoren joian bidean.