Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko VIII. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Gure asabak gizaki onak ziran; hareen gomuteak beti iraungo dau.

Egin dagigun gizon ospetsuen goraipamena,

gure asabena, belaunez belaun.

Batzuek ez dabe gomutarik itzi,

izan ez balira lez desagertuz;

izatera heldu ez balira lez dira,

eurek eta euren ondorengoak.

Ez, ostera, gure asabak, gizon zintzoak;

euren egintza onak ez dira ahaztu;

euren ondorengoakan irauten dabe,

euren ondarea seme-alabakana igaro da.

Honeek zintzo gorde dabez itunak,

ondorengoek ere bai, eurei esker.

Euren ondorenak beti iraungo dau,

eta euren ospea ez da desagertuko.

R/ Maite dau Jaunak bere herria.

Kanta Jaunari kantu barria,

kanta haren gorapena fededunen batzarrean.

Poztu bedi Israel bere Egileaz,

alaitu siondarrak euren Erregeaz. R/.

Goratu begie haren izena dantza eginez,

jo begire Harentzat danbolina eta zitara.

Maite dau-eta Jaunak bere herria,

garaipenez jantziko ditu umilak. R/.

Alaitu bediz fededunak Jainko ospetsuaz,

egin begie pozez oihu euren etzalekuetan.

Bego Jainkoaren gorapena hareen eztarrian.

Ohorea da haren fededun guztientzat. R/.

Ebanjelioa · Mk 11, 11-25

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →