Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko VII. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
Bernardino de Siena Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Lehen Irakurgaia · Si 5, 1-8

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

R/ Bai dohatsu Jaunagan itxaropide dauan gizakia.

Bai dohatsu gaiztoen asmoari jarraitzen ez deutsana,

hobendunen bidean ez dabilena,

lotsabakoen batzarrean jezarten ez dana.

Bestetara, Jaunaren legean atsegin dauana,

gau eta egun Haren legea hausnartzen dauana. R/.

Ur ertzean aldaturiko zuhaitza lakoa izango da,

bere sasoian emoten dau frutua,

eta orririk ihartzen ez jako,

zeregin guztietan ondo doakio. R/.

Ez holan gaiztoak, ez holan:

haizeak daroan lastoa lakoak izango dira.

Zintzoen bidezain Jauna dago-eta;

gaiztoen bidea, barriz, hondamendirako. R/.

Hobe dozu besamotz bizitzan sartu, esku biak dozuzala su-leizera joatea baino.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: Mesiasen jarraitzaile zareelako, baso bete ur bada ere emoten deutsuena, benetan dinotsuet, ez da sari barik geldituko.

Nigan sinesten daben txiki honeetakoren baten sinesmena galbidean jarten dauanak, hobe leuke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balebe.

Zeure eskuak galbidean jarten bazaitu, moztu; hobe dozu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuak dozuzala infernura, amatau ezineko sutara, joatea baino. Zeure oinak galbidean jarten bazaitu, moztu; hobe dozu hankamotz betiko bizitzan sartu, oin biak dozuzala infernura jaurtia izatea baino. Zeure begiak galbidean jarten bazaitu, atara; hobe dozu begibakar Jainkoaren erreinuan sartu, begi biak dozuzala infernura jaurtia izatea baino; han ez da hilten barruko harra, ezta amatetan ere sua. Izan ere, suaz gazitu behar dira danak. Gauza ona da gatza; baina gatza gezatzen bada, zelan gazitu barriro? Euki gatza zeuen barruan eta zagoze bakean alkarregaz.