Lehen Irakurgaia · Si 4, 11-19
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Bake handia, Jauna, zure legea maite dabenentzat.
Bake handia zure legea maite dabenentzat,
Bat ere oztoporik ez da hareentzat.
Gordeten ditut zure arau eta iragarriak,
zure aurrean dagoz-eta nire bide guztiak. R/.
Dariela gorazarre nire ezpainei,
zure ezarriak Zuk irakasten niri.
Nire mihinak kanta begi zure esana,
zuzenak dira-eta zure agindu danak. R/.
Irrikatzen dot, Jauna, zure salbamena,
zure legea da nire alaitasuna.
Bizi nadila, bizi, Zu goresteko,
izan bekidaz zure erabagiak horretan laguntzeko. R/.
Gure aurka ez dagoana, gure alde dago.
Aldi haretan, Joanek esan eutsan Jesusi: Maisu, gizon bat ikusi dogu zure izenean deabruak botaten, eta galazo egin gura izan deutsagu, ez da-eta gure taldekoa.
Baina Jesusek erantzun: Ez galazo, ez da-eta inor, nire izenean mirari bat egin eta gero Nitaz txarto-esaka jardungo dauanik. Izan ere gure aurka ez dagoana gure alde dago-eta.