Lehen Irakurgaia · Si 2, 1-11
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Zure joan-etorria Jaunari itzi egiozu,
Haregan itxaron egizu.
Itxaron egizu Jaunagan, eta egizu on,
bizi zaitez zeure lurrean, eta leial iraun.
Jaunagan atsegin hartu egizu,
eta bihotzak eskatzen deutsuna Harek emongo deutsu. R/.
Zintzoen biziaz badau Jaunak ardurea,
hareen ondarea betiko izango da;
ez dira lotsatuko egun baltzean,
aseko dira gosetean. R/.
Alde gaitzetik, on dana egizu,
eta bizileku bat beti izango dozu;
Jaunak zintzotasuna maite dau-eta,
bere zintzoak bazterrean izten ez ditu. R/.
Zintzoek salbamena Jaunagandik dabe,
larrialdian ihesleku Bera dabe.
Laguntzen eta onik ataraten ditu Jaunak,
gaiztoen eskutik ataraten:
Haregana batzen diralako ditu salbatzen. R/.
Gizonaren Semea gizakien esku itzia izango da. Lehenen izan nahi dauana izan bedi danetan azken.
Aldi haretan, Jesus eta ikasleak menditik alde egin eta Galilean zehar ebilzan. Jesusek ez eban inork jakiterik gura, ikasleei irakastera emona egoan-eta. Honan inotsen: Gizonaren Semea gizakien eskuetan itziko dabe; hil egingo dabe, baina hil eta hiru egunera biztu egingo da. Hareek, ostera, ez eben ulertzen zer esaten eutsen; itauntzeak, barriz, bildurra emoten eutsen.
Heldu ziran Kafarnaumera, eta, etxean egozala, Jesusek itaundu eutsen: Zer eztabaida izan dozue bidean? Baina hareek hitzik ez; euren artean handiena nor ete zan eztabaidatu eben-eta bidean.
Jesarri zan Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan eutsen: Lehenengo izan nahi dauana izan bedi danetan azkena eta danen zerbitzaria.
Gero, umetxo bat hartu, hareen erdian jarri eta, besarkatuz, esan eutsen: Honako umea nire izenean onartzen dauanak Neu onartzen nau, eta Ni onartzen nauanak, ez nau Ni onartzen, bialdu nauan Ha baino.