Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Urtean Zeharreko III. Asteko Asteartea

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
Timoteo eta Tito Santuak (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Hona hemen Ni, Jainko, zure guraria egin dagidan.

Senideok: Legeak, etortekoak diran ondasunen kerizea bakarrik izanik eta ez gauzen izatea bera, urtero eten barik eskeintzen diran opari berberen bidez, ez daikez ezelan ere bete-beteko egin eskeintza horreek egiten dabezanak. Bestela, amaitu egingo ziran opariak; izan ere, eskeintza horreek egiten dabezanek behin garbitu ezkero, inongo pekatu-kontzientziarik ez eben izango. Baina opari horreetan urtero barritzen da pekatuen oroitzapena, zezenen eta akerren odolak ezin daikez-eta pekatuak desegin.

Horregaitik, Kristok, munduan sartzean, dino:

«Ez zenduan nahi izan opari eta eskeintzarik;

baina gorputza eratu zeunstan.

Erre-oparirik eta pekatuen parkamen-oparirik

ez zenduan atsegin izan.

Orduan, esan neban:

Hemen nozu, Jainko, zure nahia beteteko;

holan dago Nitaz idatzita Liburuan».

Lehenengo dino: «Ez zenduan nahi izan, ez atsegin izan, opari eta eskeintzarik, ez erre-oparirik, ez pekatuen parkamen-oparirik», nahiz eta gauza guztiok legeak agindutakoak izan. Ondoren, beste hau dino: «Hemen nozu, zure nahia beteteko».

Lehenengo kultua kentzen dau, bigarrena jarteko. Eta Jesu Kristok behin betiko egin eban bere gorputzaren opariaren bidez Jainkoaren nahia bete daualako izan gara gu sagaratuak.

R/ Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.

Opari eta eskeintzarik ez dozu nahi izan,

baina belarriak edegi deustazuz;

erre-opari eta hoben oparirik ez dozu eskatu;

orduan esan dot nik: «Hemen nozu». R/.

Liburuan nitaz hau dago idatzita:

Egin dagidala zure nahia.

Ene Jainko, gogozko jat hori,

eta bihotz-maminean dot zure legea. R/.

Iragarri dot batzar nagusian zure salbamena,

ezpanik ez dot itxi, badakizu, Jauna.

Poztu eta alaitu bediz Zugan

zure bila dabilzanak.

«Gora Jauna» esan begie beti

zure salbamena opa dabenak. R/.

Ebanjelioa · F 724, 8

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →