Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Abenduaren 22a (Abendu betea)

Abendualdia Feria privilegiada B zikloa
🔍 Bilatu

Anak eskerrak emoten ditu, bere semearen jaiotzeagaitik.

Egun hareetan, Anak Siloko Jaunaren etxera eroan eban Samuel. Umea oraindino txikia zan, bularra kendu barria. Eroan zituan hiru urteko zekorra, zaku bat urun eta zahagi bat ardo ere.

Zekorra oparitako hil eben, eta umea Eli abadeari eroan eutsoen. Anak esan eban: *Parkatu, ene jauna! Neu naz hemen, zure aurrean, Jaunari otoizka egondako emakume ha. Ume hau eskatzen neutsan, eta Jaunak emon deust eskatzen neutsana. Horregaitik, Jaunari eskeintzen deutsat; bizitza osorako Jaunari eskeinia gelditzen da+. Eta bertan Jauna gurtu eben.

R/ Saltoka daukat bihotza Jaunagan, neure Salbatzaileagan.

Jaunarengan da

nire bihotza pozten,

Jaunak deust-eta bekokia jasoten,

nire ahoak arerioei barre deutse egiten,

zure laguntzak nau-eta

pozez beteten. R/.

Hautsi da indartsuen uztaia;

makalak, barriz, indarrez jantzi dira.

Lehen asetu ziranak,

orain ogi orde egin behar lan;

gosetuek, ostera, atseden hartu daikee.

Agorra zanak ume asko erditu ditu;

askoren ama, barriz, agortu. R/.

Jaunak ditu heriotzea

eta bizia emoten,

berak dau Herio Leizera jatsiazoten,

berak handik igonazoten.

Jaunak dau behartsu

nahiz aberats egiten,

beheratzen eta goratzen. R/.

Berak dau jente xehea

hauts artetik jasoten,

behartsua satsetik ataraten,

handikiekaz jesarri daiten

eta aurki ospetsuan jarri. R/.

Handiak egin deustaz Ahalguztidunak.

Aldi haretan, Mariak esan eban:

*Handiesten dau nire arimeak Jauna,

pozaren pozez daukot neure barrua;

Jainkoa da-eta nire salbamena,

ikusi dau-eta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,

handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:

Santua da haren izena,

eta haren errukia gizaldiz gizaldi,

bildur deutsoenakana.

Bere besoaren indarra erabili dau,

buru-harroak hondatu ditu;

bota ditu euren aurkitik handikiak,

eta gora jaso ditu ezerezak;

ondasunez bete ditu gose egozanak,

eta esku hutsik bialdu asko ebenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,

errukia gogoratu jakola;

gure gurasoei halan eutsen berbea emon,

Abrahami eta ondorengoei betiko esana+.

Hiru hilabete inguru egon zanMaria Elisabetegaz eta gero etxera joan zan