Elias profetea bialtzen deutsuet, Jaunaren eguna etorri baino lehen.
Hau dino Jainko Jaunak: *Hor bialtzen dot neure mezularia, nire aurretik bidea prestatzera. Eta bat-batean etorriko da bere santutegira zuek bila zabilzen Nagusia, eta gogotsu gura dozuen ituneko mezularia. Horra non datorren, dino Jaun ahalguztidunak.
Nork jasan haren etorrera-eguna? Nor zutik egon, Ha agertzean? Urtzailearen sua lez izango da, garbitzailearen lixibea lez. Urtu eta garbitzeko jesarriko da; zidarra eta urrea garbitzen diran lez, halantxe garbituko ditu Leviren ondorengoak, Jaunari opariak behar dan lez eskeini deioezan. Orduan, atsegin izango jako Jaunari Judako eta Jerusalemeko oparia, lehengo sasoietan lez.
Hara, Elias profetea bialduko deutsuet, Jaunaren egun handi izugarria etorri baino lehen. Gurasoak seme-alabekin eta seme-alabak gurasoekin adiskidetuko ditu, lurra hondatzera etorri beharrik izan ez dagidan+.
R/ Erakutsi niri, Jauna, zeure bideak.
V. Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi zeure bidezidorrak.
Gidatu nagizu zeure leialtasunean, eta irakatsi,
Zeu zara-eta nire Jainko salbatzailea. R/.
V. Ona eta zuzena da Jauna,
bidea erakusten deutse pekatariei.
Apalak zuzenbidez daroaz,
bere bidea erakusten deutse apalei. R/.
Joan Bateatzailearen jaiotza.
Umea izateko sasoia bete jakonean, Elisabetek semea izan eban. Jakin eben auzokoek eta senideek zeinen erruki handia izan eutsan Jaunak, eta zorionak emoten eutsoezan.
Jaio eta zortzigarren egunera, umea erdaintzera eroan eben, eta aitaren izena jarri gura eutsoen, Zakarias. Amak, ostera, esan eban: *Ez! Joan izango dau izena+. Esan eutsoen: *Ez dozue zuen senitartean inor izen hori dauanik+.
Orduan, aitari keinuka itaundu eutsoen zein izen emon gura eutsan umeari. Eta harek oholtxo bat eskatu eta idatzi eban: *"Joan" dau bere izena+. Danak harriturik gelditu ziran. Bat-batean mihina askatu jakon Zakariasi, eta berba egiten hasi zan eta Jainkoa goratzen.
Bildurrak hartu zituan auzoko guztiak, eta Judeako mendialde guztian zabaldu zan jazotakoaren barri. Entzuten eben guztiek eurekautan esaten eben: *Zer izango ete da ume hau?+ Izan ere Jainkoaren eskua haregaz egoan-eta.