Lehen Irakurgaia · Is 45, 6c-8. 18. 21b-25
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Jauna, zeure onginahia erakutsi egiguzu,
zeure salbamena emoiguzu.
V. Entzungo dot Jainkoak dinoana:
Jaunak bakea agintzen deutse bere herriari eta fededunei.
Hurrean dabe salbazinoa begirune deutsoenek;
bai, gure lurraldean kokatuko da Jaunaren aintza. R/.
V. Maitasunak eta leialtasunak alkar dabe aurkitzen,
justiziak eta bakeak alkar besarkatzen.
Leialtasuna lurretik da ernetzen,
justizia zerutik jaisten. R/.
V. Jaunak emongo dau euria,
eta gure lurrak ekarriko bere uzta.
Haren aurretik joango da justizia,
haren pausuei jarraituko deutse ondoizateak. R/.
Zoaze eta esan Joani ikusi eta entzun dozuena.
Aldi haretan, Joan Bateatzaileak, bere ikasleetako biri dei egin eta Jaunagana bialdu zituan itauntzera: *Zu zara etortekoa ala besteren baten zain egon behar dogu?+ Joan ziran, bada, gizon hareek Jesusegana eta esan eutsoen: *Joan Bateatzaileak Zugana bialdu gaitu itauntzera: "Zu zara etortekoa ala besteren baten zain egon behar dogu?"+
Une haretantxe, gaitz, gaixotasun eta espiritu gaiztoak zituan jente asko osatu eban Jesusek, eta itsu askori ikusmena emon eutsan.
Ondoren, mezulariei erantzun eutsen: *Zoaze eta esan Joani ikusi eta entzun dozuena: itsuek ikusten dabe eta herrenak badabilz, legenardunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzuten dabe, hilak biztuten dira eta behartsuei Barrionaa iragarten jake. Eta zorionekoa Nigaitik jausbiderik hartzen ez dauana+.