Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Abenduko III. Asteko Asteartea

Abendualdia Asteguna B zikloa
🔍 Bilatu

Behartsu guztiei agintzen jake Mesiasengandiko salbamena.

Hau dino Jaunak:

*Zorigaiztokoa Jerusalem,

uri gaizto, kutsatu eta zapaltzailea!

Ez dau entzun Jainkoaren ahotsa,

ez dau onartu haren zentzaldia,

ez dau ipini Haregan bere uste ona,

ez jako hurreratu bere Jainkoari.

Egun haretan, herrien ezpanak garbi bihurtuko ditut,

guztiek Jaunaren izenari dei egin deioen

eta guztiek bat eginik zerbidu nagien.

Nire gurtzaileek,

sakabanatu nituenek,

eskeintzak ekarriko deustez,

Etiopiako ibaiaz bestaldetik.

Egun haretan ez zara gehiago lotsatuko,

nire aurka egin dozuzan gaiztakeriakaitik,

kenduko ditut-eta zure artetik zure erronka harroak,

eta ez zara gehiago harropuztuko

nire mendi santuan.

Herri apal eta behartsua itziko dot Nik zurean;

Jaunaren izena izango dabe babes Israelen bizirik geldituek.

Ez dabe bidebakokeriarik egingo,

ezta guzurrik esango ere;

hareen ahotan ez da mihin maltzurrik aurkituko;

inork izutu barik larratuko dira eta etzungo+.

Salmoa · Sal 33, 2-3. 6-7. 17-18. 19 y 23 (R.: 7ab)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Damutu eta joan egin zan. Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago datoz Jainkoaren erreinura.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen abadeburu eta herriko zaharrei: «Zuek zer deritzozue? Gizon batek seme bi ebazan, eta bategana joan eta esan eutsan: "Seme, zoaz gaur mahastira, lanera". Harek erantzun: "Ez dot gura". Baina gero damutu eta joan egin zan. Besteagana ere joan eta gauza bera esan eutsan. Eta harek erantzun: "Banoa, jauna"; baina ez zan joan. Bietan zeinek egin eban aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun eutsoen.

Orduan, Jesusek esan eutsen: «Benetan dinotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan. Izan ere, etorri jatzuen Joan Bateatzailea Jainkoaren nahiari jagokon jokabidea iragarriz, eta ez zeuntsoen sinestu; zergalariek eta emagalduek, barriz, sinestu egin eutsoen. Zuek, ostera, ikusi eta gero ere, ez zineen bihozbarritu, hari sinesteko».