Lehen Irakurgaia · Has 49, 1-2. 8-10
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, eta bakea ugari betierean.
Emoiozu, Jainko, zeure auzia erregeari,
zeure zuzentasuna errege-semeari.
Zaindu begi zure herria zuzentasunez,
eta zure gizajoak zuzenbidez. R/.
Mendiek ekarri deioela herriari bakea,
eta muinoek zuzenbidea.
Herriko apalak babestu begiz,
salbatu behartsuen seme-alabak. R/.
Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
bakea ugari iretargia amatau artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,
Ibaitik lehor-mugaraino. R/.
Betiko izan bedi haren izena,
eguzki-argia adina haren izenaren iraupena.
Lurreko leinu guztiak haregan izango dira bedeinkatuak,
herri guztiek dohatsu autortuko dabe ha. R/.
Daviden seme Jesu Kristoren jatorria.
Abrahamen eta Daviden ondorengo dan Jesu Kristoren jatorri-liburua. Abrahamek Isaak sortu eban, Isaakek Jakob, Jakobek Juda eta haren senideak; Judak Tamarregandik Fares eta Zara sortu zituan, Faresek Esrom, Esromek Aram, Aramek Aminadab, Aminadabek Naason, Naasonek Salmon; Salmonek Rahabegandik Booz sortu eban, Boozek Rutegandik Obed, Obedek Jese, Jesek David erregea.
Davidek, Uriasen emaztea izanagandik, Salomon sortu eban, Salomonek Roboam, Roboamek Abia, Abiak Asaf, Asafek Josafat, Josafatek Joram, Joramek Ozias, Oziasek Joatam, Joatamek Akaz, Akazek Ezekias, Ezekiasek Manases, Manasesek Amon, Amonek Josias; Josiasek, Babiloniako erbestealdian, Jekonias eta haren senideak sortu zituan.
Eta Babiloniako erbestealdi ondoren, Jekoniasek Salatiel sortu eban, Salatielek Zorobabel, Zorobabelek Abiud, Abiudek Eliakim, Eliakimek Azor, Azorrek Sadok, Sadokek Akim, Akimek Eliud, Eliudek Eleazar, Eleazarrek Matan, Matanek Jakob; Jakobek, barriz, Jose sortu eban, Mariaren senarra, eta Mariagandik jaio zan Jesus, Kristo deritzona.
Beraz, hamalau gizaldi izan ziran guztira Abrahamegandik Davidenganaino, hamalau gizaldi Davidengandik Babiloniako erbestealdiraino, eta hamalau gizaldi Babiloniako erbestealditik Kristoganaino.