Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Urtean Zeharreko XXXIII. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Hartu neban liburua eta jan egin neban.

Zerutik entzun neban ahotsak barriro berba egin eustan niri, Joani, eta esan eustan: «Zoaz eta hartu itsas gainean eta lehorrean zutunik dagoan aingeruak eskuan dauan liburu edegia».

Joan nintzan, bada, aingeruagana eta liburutxoa emoteko esan neutsan. Harek esan eustan: «Hartu eta iruntsi; sabela garraztuko deutsu, baina ahoan eztia baizen gozo izango dozu». Hartu neban liburutxoa aingeruaren eskutik eta iruntsi egin neban. Ahoan ezti gozoa lez izan neban, baina, iruntsi nebanean, sabela garraztu eustan.

Orduan, esan eusten: «Barriro ere herri, nazino, hizkuntza eta errege askoren kontra profetizatu beharko dozu».

R/ Jauna, bai gozo zure esana nire ahoari.

Zure aginduak betetea niretzat pozgarriago,

aberastasun guztiak baino.

Bai, zure aginduetan dot gozamena,

horreek neure kontseilari. R/.

Zein ona niretzat zure ahoko legea,

urre-zidarrezko milaka txanpon baino hobea.

Bai gozo niretzat zuk hitzemona,

ahoan eztia baino gozoago. R/.

Zure aginduak nire ondare betiko,

Hareen deustee-eta bihotza pozten.

Ahoa zabaltzen dot eta arnasa hartzen,

zure aginduak biziro irrikatuz. R/.

Ebanjelioa · Lk 19, 45-48

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →