Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Urtean Zeharreko XXXIII. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Andre Mariaren Aurkezpena (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Neke-gaitzak ekarri eutsezan profeta bi horreek lurrean bizi diranei.

Niri, Joani, esan eusten: «Testigu biok dira lurraren Jaunaren aurrean zutunik dagozan olibondo biak eta argimutil biak. Norbaitek kalte egin gura badeutse, suak urtengo dau hareen ahotik eta arerioak iruntsiko ditu; holantxe hilgo da horreei kalte egin gura deutsena. Honeek zerua izteko ahalmena dabe, profetizatzen jardungo daben sasoian euririk egin ez dagian; ura odol bihurtzeko ahalmena ere badabe, baita nahi daben guztietan lurra edozein izurritez zigortzeko ere.

Baina, euren autormena amaitzean, leizetik igongo dauan piztiak burrukan egingo deutse, menperatu eta hil egingo ditu. Hareen gorpuak irudizko hizkeran Sodoma nahiz Egipto deritzon uri handiko plazan geldituko dira, hareen Jauna ere kurutzeratu eben leku berean. Herri, arraza, hizkuntza eta nazino guztietako jenteak etorriko dira hiru egun eta erdiz hareen gorpuak ikustera, eta ez dabez hilobiratzen itziko. Lurreko bizilagunek poztu eta jai egingo dabe hareen kontura, alkarri esku-erakutsiak eginez, profeta biek samin larria sortzen eutseen-eta lurreko bizilagunei.

Hiru egun eta erdiak igaro ondoren, ostera, Jainkoak bialdutako bizi-arnasa testigu bien barruan sartu zan, zutunik jarri ziran, eta bildur handiak hartu ebazan begira egozanak.

Orduan, ahots handia entzun neban zerutik hareei esaten: "Igon hona". Eta zerura igon eben hodei batean, arerioen begi aurrean».

R/ Bedeinkatua Jauna, nire harkaitza.

Bedeinkatua Jauna, nire harkaitza,

eskuak gudurako eta ukabilak borrokarako

trebatzen deustazana. R/.

Nire laguntzaile eta gaztelua,

gotorleku eta askatzailea,

nire babeski eta geriza.

Berak deustaz herriak menperatzen. R/.

Kantu barria kantauko deutsut, oi Jainko,

hamar hariko harpea joko Zuretzat:

Zeuk emon zeuntsen erregeei garaipena,

Zeuk askatu zenduan David, zeure zerbitzaria.R/.

Ebanjelioa · Lk 20, 27-40

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →