Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Urtean Zeharreko XXXIII. Asteko Asteartea

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Isabel de Hungria Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Norbaitek atea edegiten badeust, haregana sartuko naz eta alkarregaz afalduko dogu.

Jaunak niri, Joani, hau esan eustan: «Idatzi egiozu Sardesko eleiz alkartearen aingeruari: Hona zer dinoan Jainkoaren zazpi espirituak eta zazpi izarrak dituanak: "Ezaguna dot zure jokabidea; bizi danaren itxurea dozu, baina hilda zagoz. Zagoz erne eta indarbarritu egizu oraindino bizirik daukazuna, guztiz hil baino lehen, zure jokabidea neure Jainkoaren aurrean behar baizen ona ez dala ikusi dot-eta. Gogoratu egizu, bada, zelan entzun eta hartu zenduan mezua; gorde egizu eta bihozbarritu zaitez. Izan ere, zuhur ez bazagoz, lapurra lez etorriko naz-eta, gitxien itxaroten dozun orduan etorriko ere.

Baina badozuz Sardesen euren jantziak zikindu ez dabezan gitxi batzuk; nigaz ibiliko dira zuriz jantzita, merezi dabe-eta.

Garailea zuriz jantziko dabe, eta ez dot kenduko haren izena bizien liburutik; eta haren alde urtengo dot neure Aitaren eta beronen aingeruen aurrean".

Belarririk dauanak, entzun begi Espirituak eleiz alkarteei esaten deutsena.

Idatzi egiozu Laodizeako eleiz alkartearen aingeruari: Hona zer dinoan Amen deritzonak, testigu leial eta egiazkoak, Jainkoak egindakoen sorburu danak: "Ezaguna dot zure jokabidea; ez zarala hotz, ez bero. Ai hotza nahiz beroa bazina! Baina epela zaralako, eta ez beroa, ez hotza, botagura emoteraino iguintzen nozu.

Hau dinozu: 'Aberatsa naz, oso aberatsa, ez dot ezeren beharrizanik'. Eta ez zara konturatzen gizajoa zarala, errukarri eta behartsua, itsu eta biluzik zagozala. Aholku hau emoten deutsut: erosi egidazu sutan garbitutako urrea, aberastu zaitezan; eta soineko zuriak zeure burua janzteko, zeure narrugorrian lotsagarri agertu ez zaitezan; erosi kolirioa begietan emoteko, ikusi dagizun.

Maite ditudanei egiten deutset agirika eta horreek ditut zentzunduazoten. Ahalegindu zaitez, beraz, eta bihozbarritu.

Hara, atean nago deika; norbaitek nire ahotsa entzun eta atea edegiten badeust, harenean sartuko naz eta alkarregaz afalduko dogu. Garailea neugaz jesarriazoko dot neure tronuan, Neu ere garaile urten eta neure Aitagaz beronen tronuan jesarri nintzan lez". Belarririk dauanak entzun begi Espirituak eleiz alkarteei esaten deutsena».

R/ Jauna, nor dagoke zure txabolan?

Akats barik eta zuzen jokatzen dauana;

bihotzean egiazale izan

eta mihinaz inor belzten ez dauana;

hurkoari kalterik egiten ez deutsana,

ezta auzokoa iraintzen ere. R/.

Jaunak baztertua gutxietsi

eta jainkozaleak ohoratzen dituana;

bere kaltetan zin eginik ere aldatzen ez dana;

dirua lukurreriaz mailegatzen ez dauana *

ezta errubakoaren kaltetan eskupekorik hartzen ere. R/.

Ebanjelioa · Lk 19, 1-10

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →