Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Urtean Zeharreko XXXIII. Asteko Astelehena

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Margarita de Escocia Santua / Gertrudis Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Gomutau zaitez nondik jausi zaran, eta bihozbarritu zaitez.

Hau da Jainkoak Jesu Kristori egin eutsan agerpena, Honek bere zerbitzariei laster jazoko dana agertu egien; bere aingerua bialduz adierazo eutsan Joan bere zerbitzariari. Eta honek autortzen dau, ikusi dauana Jainkoaren mezua dala, Jesu Kristok baieztatutakoa. Zorionekoak mezu profetiko hau irakurri eta entzuten dabenak, eta bertan idatzitakoa gordeten dabenak, hur dago-eta beteko dan sasoia.

Nik, Joanek, Asiako zazpi eleiz alkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren —badan, bazan eta etortekoa danaren— izenean eta bere tronuaren aurrean dagozan zazpi espirituen izenean.

Jaunak esan eustan: «Idatzi egiozu Efesoko eleiz alkartearen aingeruari: Hona zer dinoan zazpi izarrak eskumako eskuan dituanak, urrezko zazpi argimutilen artean dabilenak: "Ezagunak ditut zure jokabidea, zure neke-lanak eta zure eroapena. Badakit ezin dozuzala gaiztoak jasan eta, benetako apostolu izan barik, euren burua apostolutzat dabezanak aztertu eta guzurtitzat itzi dozuzala. Badozu eroapenik eta nekeak jasan dozuz, etsi barik, nire izenagaitik.

Badot, ostera, zerbait zure kontra: galdu egin dozula hasierako zeure maitasuna. Hartu gogoan, beraz, nondik jausi zaran; bihozbarritu zaitez eta bihurtu lehengo jokabidera"».

R/ Garaileari biziaren zuhaitzetik jaten emongo deutsat.

Zorionekoa gaiztoen aholkuari jarraitzen ez deutsana,

pekatarien bidean ez dabilena,

ezta lotsabakoen batzarrean jesarten ere;

Jaunaren legean atsegin dauana baino,

haren legea gau eta egun hausnartzen dauana. R/.

Ur-ertzean landaturiko zuhaitzaren antzekoa da:

emoten dau bere sasoian frutua,

eta ez jako orririk ihartzen;

egiten dauan guztiak ondo deutso urteten. R/.

Ez holan gaiztoak, ez holan,

haizeak daroan galautsaren antzeko dira.

Jaunak zaintzen dau zintzoen bidea;

gaiztoena, barriz, galdu egiten da. R/.

Ebanjelioa · Lk 18, 35-43

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →