Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXXIII. Asteko Asteazkena

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Santua Jauna, Jainko ahalguztiduna: bazan, badan eta badatorrena.

Nik, Joanek, ikuskari bat izan neban. Ate bat zabalik ikusi neban zeruan, eta lehen berba egin eustan turuta-hotsa lako ahotsak esan eustan: «Igon hona, eta ondoren jazotekoak diranak erakutsiko deutsudaz».

Bat-batean, Espirituak hartu ninduan. Tronu bat ikusi neban zeruan, eta tronuan norbait jesarrita. Jesarrita egoanak jaspe eta kornalina harrien itxurea eban, eta tronuaren inguruan esmeralda antzeko ortzadarra. Tronuaren inguruan hogeita lau aurki egozan, eta aurkietan jesarriak hogeita lau zahar, jantzi zuriak soinean eta urrezko koroiak buruan ebezala.

Tronutik tximistek, ostotzek eta trumoiek urteten eben; tronuaren aurrean zazpi argi-zuzi egozan sutan, Jainkoaren zazpi espirituak adierazoten ebezala., eta tronuaren aurrean itsasoaren antzeko zerbait zabaltzen zan, kristala baizen gardena.

Tronuaren erdian eta inguruan lau izaki bizidun egozan, aurretik eta atzetik begiz beteak. Lehenengo izakia lehoi antzekoa zan, bigarrena zezen antzekoa; hirugarrenak gizaki antzeko aurpegia eban, eta laugarrena hegaz doan arrano antzekoa zan. Lau izakiok seina hego ebezan, eta begiz beteak egozan kanpotik eta barrutik. Gau eta egun honan dinoe eten barik:

«Santu, santu, santua

Jauna, Jainko ahalguztiduna,

bazana, badana eta etortekoa dana».

Eta izaki bizidunek tronuan jesarrita dagoanari, gizaldien gizaldietan bizi danari, aintza, ohorea eta esker ona emoten deutsoen bakotxean, hogeita lau zaharrak tronuan jesarrita dagoanaren aurrean ahuspezten dira, gizaldien gizaldietan bizi dana adoratzen dabe eta euren koroiak tronuaren aurrera botaten, esanez:

«Gure Jaun eta Jainko hori,

Zu bazara nor

aintza, ohorea eta ahalmena hartzeko,

Zuk zenduzan-eta gauza guztiak egin

eta, zure nahi izatez,

dira-eta sortu eta diraue oraindino».

R/ Santu, santu, santua Jauna, Jainko ahalguztiduna!

Goratu egizue Jainkoa bere santutegian,

goratu bere zeru-sabai tinkoan.

Goratu egizue bere egite ahaltsuakaitik,

goraru bere neurri bako handitasunagaitik. R/.

Goratu egizue adar-soinuz,

goratu harpa eta zitaraz.

Goratu egizue danbolin eta dantzaz,

goratu hari-soinu eta txirulaz. R/.

Goratu egizue txilin ozenez,

goratu txilin durundariz.

Goratu begie Jauna arnasa deun guztiak! R/.

Zergaitik ez diru-etxean jarri nire dirua?

Aldi haretan, Jesusek beste parabola bat kontatu eutsan jenteari, Jerusalemetik hur egoalako eta jenteak Jainkoaren erreinua une batetik bestera azalduko zala uste ebalako: «Handiki bat urruneko lurralde batera joan zan, errege-izendapena hartzera, gero bihurtzeko. Bere zerbitzarietako hamarri dei egin eta ontzako urre bana emon eutsen, esanez: "Ekin irabazian, ni bihurtzen nazan bitartean".

Baina herritarrek gorrotoa eutsen eta mandatariak bialdu ebezan ondotik, esatera: "Ez dogu hori erregetzat gura".

Errege-izendapena hartuta bihurtu zanean, deituazo eutsen dirua banatu eutsen morroiei, bakotxak zer irabazi eban jakiteko.

Aurkeztu zan lehenengoa eta esan eban: "Jauna, zure ontzakoak hamar holako emon dau". Nagusiak esan eutsan: "Ederto, morroi ona! Gauza gitxian leial izan zaran ezkero, hartu egizu hamar uriren agintea".

Joan zan gero bigarrena eta esan eban: "Jauna, zure ontzakoak bost holako emon dau". Honi ere nagusiak esan eutsan: "Hartu egizu bost uriren agintea".

Joan zan beste bat eta esan eutsan: "Jauna, hemen dozu zeure ontzakoa; zapian batuta euki dot. Bildurra neutsun, gizon gogorra zaralako, emon bakoa eskatzen eta erein bakoa batzen dozuna". Nagusiak, orduan: "Zeure esanez kondenatzen zaitut, morroi gaizto hori! Bazenkian gizon gogorra nazana, emon bakoa eskatzen eta erein bakoa batzen dodana. Zelan ez dozu, bada, nire dirua bankuan jarri? Holan, bihurtzean, bere interesekin jasoko neban".

Eta han egozanei esan eutsen: "Kendu egiozue ontzakoa, eta emon hamar dituanari". Hareek erantzun eutsoen: "Jauna, lehen ere baditu hamar ontzako". Eta nagusiak: “Hara zer dinotsuedan: Frutua dakarrenari emon egingo jako; fruturik ez dakarrenari, barriz, daukan apurra ere kendu egingo jako. Eta erregetzat gura ez ninduen arerio horreek, ekarri hona eta hil egizuez nire aurrean"».

Berba honeek esan ondoren, Jesusek Jerusalemera bidean gora jarraitu eban danen aurretik.