Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXVIII. Asteko Asteartea

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Erdaindua izateak edo ez izateak ez dau ezer balio; maitasun-egintzetan agertzen dan sinismena da balio dauana.

SENIDEOK: Libre izateko askatu gaitu Kristok; iraun egizue, beraz, sendo eta ez makurtu barriro esklabotzaren buztarpera. Hara zer esaten deutsuedan nik, Paulok: erdaintzen bazarie, Kristok ez deutsue ezertarako balio izango. Barriro be zinez esaten deutsuet: erdaintzen diran guztiak lege

R/ Betorkit, Jauna, zure maitasuna.

Betorkit, Jauna, zure maitasuna,

zure salbamena, Zeuk agindu lez.

Ez aldendu nire ahotik egiazko berbea,

zure erabagietan dot-eta itxaropen. R/.

Eten barik nahi dot gorde zure legea,

betiren beti.

Bide zabaletik naz ibiliko,

zure legeak ditut-eta aztertzen. R/.

Zure aginduetan naz gozatzen,

hain maite ditudan aginduetan.

Agindu maitagarriotara jasoten ditut begiak,

eta hausnartzen zure arauak. R/.

Egizue limosna, eta dana garbia izango da zuekan.

Aldi haretan, Jesusek hitzaldia amaitu ebanean, fariseu batek bere etxean bazkaltzera gonbidatu eban. Jesus sartu eta mahaian jarri zan. Fariseua harriturik gelditu zan bazkal aurretik eskuen garbikuntzarik ez ebala egin ikustean.

Orduan, Jaunak esan eutsan: «Zuek, fariseuok, edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dozuez, zeuek barrutik lapurretaz eta gaiztakeriaz beterik zagozen bitartean. Zentzunbakook halakook! Ez ete dau kanpokoa egin ebanak berak egin barrukoa ere? Hobe zeunkee daukazuena limosnatzat emongo bazendue! Holan, gauza guztiak garbi izango litzatekez zuentzat».