Guztiak bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran.
Jesusek zerura igon ondoren, apostoluak Jerusalemera bihurtu ziran Oliamenditik mendi hau Jerusalemdik hurrean dago, kilometro batera eskas.
Etxera heldurik, bizi ziraneko goiko gelara igon eben. Honeek ziran: Pedro, Joan, Santiago eta Andres, Felipe eta Tomas, Bartolome eta Mateo, Santiago Alfeoren semea eta Simon Zelote, eta Judas Santiagoren semea. Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta senideekin, bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran.
Salmoa · Sal 26, 1bcde. 3. 4. 5
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Zorionekoa Zu ekarri zinduzan sabela. Zorionekoak, bai, Jainkoaren berbea entzuten dabenak.
Aldi haretan, Jesusek gauza honeek esaten ziharduala, emakume batek jendartetik deadarka esan eban: «Zorionekoa sabelean eroan zinduzan eta bularra emon eutsun emakumea!»
Baina Jesusek esan eban: «Hobeto esan, zorionekoak Jainkoaren berbea entzun eta beteten dabenak!»