Ez emon niri, ez aberastasunik, ez urritasunik; emoidazu bakarrik bizitzeko behar dodana.
Ondo egiaztatuak dira Jainkoaren berba guztiak;
babesten ditu Beragana joten dabenak.
Ez gehitu ezer haren berbei,
agirika egin eta guzurtitzat itzi ez zagizan.
Gauza bi eskatu deutsudaz, ene Jainko,
ez egidazuz ukatu bizi nazan artean:
urrundu nigandik faltsukeria eta guzurra;
ez nagizu egin ez txiro, ez aberats;
emon soilik bizitzeko behar dodana,
izan ere, asebeterik, baleiteke Zu ukatu
eta esatea: «Nor da Jauna?»,
edo, beharrizanean aurkituz, lapurreteari emon
eta nire Jainko horren izena iraintzea.
R/ Argi da zure hitza, Jauna, nire oinentzako.
Aldendu nigandik jokabide faltsua * eta emoidazu zeure legearen dohaia.
Zein ona niretzat zure ahoko legea, * urre-zidarrezko milaka txanpon baino hobea. R/.
Betierekoa da zure hitza, Jauna, * zerua baino iraunkorragoa.
Bide txar guztitik aldentzen ditut oinak, * zure hitza gordetzearren. R/.
Zure legeek zuhur egiten nabe;
horregaitik, gorroto ditut jokabide maltzur guztiak.
Higuin dot eta gorroto maltzurkeria, eta maite dot zure nahia. R/.
Jainkoaren erreinua iragartera eta gaixoak osatzera bialdu ebazan.
Aldi haretan, Jesusek, Hamabiak Beragana baturik, deabru guztiak botateko ahalmena eta gaitzak osatzeko indarra emon eutsen. Eta Jainkoaren erreinua iragartera eta gaixoak osatzera bialdu ebazan, esanez: «Ez hartu ezer biderako, ez makilarik, ez zakutorik, ez ogirik, ez dirurik, ez aldatzeko soinekorik ere. Etxe batean sartzen zareela, gelditu bertan herri haretatik urten arte. Eta onartzen ez bazaituee, herri haretatik urtetean, astindu zeuen oinetako hautsa, euren kontrako seinaletzat».
Urten eben, bada, eta herriz herri joan ziran, Barriona iragarriz eta alde guztietan gaixoak osatuz.