Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXV. Asteko Asteartea

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Esaera batzuk.

Erregearen bihotza ubidea da Jaunaren eskuetan:

gura dauan alderantz zuzentzen dau.

Gizakiak zuzen deritze bere jokabide guztiei,

baina Jaunak ditu kontzientziak aztertzen.

Gurago dau Jaunak gizakiak justiziaz eta zuzenbidez jokatzea,

sakrifizioak eskeintzea baino.

Begirada harroa, handigurako gogoa,

gaiztoen argia: dana da pekatu.

Ahaleginduaren egitasmoak irabazia,

zalapartaka dabilenarenak beti pobrezia.

Guzurrez altxorrak eskuratzea

heriotzara daroan amets ziztrina da.

Gaiztoak txarraren gurari bizia dau,

lagun hurkoak ez deutso errukirik sortzen.

Harroputza zigortzean, zuhur bihurtzen da heldubakoa,

eta, zuhurrari jagokon heziketaz, lortzen dau jakituria.

Jainko zuzena begira dago gaiztoaren etxekoei:

hondamenera botaten ditu gaiztoak.

Behartsuaren oihuari belarriak ixten deutsozanari,

ez deutsoe berari ere entzungo, deadar egitean.

R/ Eroan nagizu, Jauna, zure aginduen bide zidorretik.

Zorionekoak jokabide akasbakoa dabenak, Jaunaren legean dabiltzanak.

Ulertuazo niri zeure legeen bidea eta hausnartuko ditut zure egintza harrigarriak. R/.

Leialtasun-bidea dot aukeratu, aurrean ditut zure erabagiak.

Emoidazu ulermena, eta beteko dot zure legea, bihotz-bihotzez dot gordeko. R/.

Gidatu nagizu zeure aginduen bidetik, horixe dot-eta atsegin.

Eten barik nahi dot gorde zure legea, betiren beti. R/.

Jainkoaren berbea entzuten eta beteten dabenak, horreek dira nire ama eta nire senideak.

Aldi haretan, ama eta anai-arrebak joan jakozan Jesusi, baina jentearen jenteaz ezin ziran heldu Beragana. Eta jakinazo eutsoen Jesusi: «Ama eta anai-arrebak dozuz kanpoan, Zu ikusi guran».

Jesusek erantzun eutsen: «Honeek ditut Nik ama eta anai-arreba: Jainkoaren berbea entzun eta beteten dabenak».