Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXIII. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Andre Mariaren Izen Goxoa (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Lehen Irakurgaia · 1 Kor 10, 14-22

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

R/ Eskeiniko deutsut, Jauna, gores-oparia.

Zelan ordainduko deutsat Jaunari

egin deustan on guztia?

Salbamen-kopa dot jasoko

eta Jaunaren izenari dei egingo. R/.

Gorespen-oparia deutsut eskeiniko,

eta Jaunaren izenari dei egingo.

Beteko deutsadaz Jaunari promesak,

herri guztiaren aurrean. R/.

Zergaitik diharduzue Niri «Jauna, Jauna!» deika eta ez dozue nire esana egiten?

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Ez da zuhaitz onik frutu txarra emoten dauanik, ezta zuhaitz txarrik ere frutu ona emoten dauanik. Bere frutuetatik igarten jako zuhaitzari; elorritik ez da pikurik batzen, ezta sasitik ere mahatsik hartzen. Ona danak ona ataraten dau bere barruko ondasun-altxorretik, eta txarrak gaitza bere gaiztakeri altxorretik; ahoak esan, bihotzari gainezka darionetik esaten dau-eta.

Zergaitik esaten deustazue "Jauna, Jauna!" eta ez dozue egiten esaten deutsuedana? Erakutsiko deutsuet noren antzeko dan Nigana etorri eta nire berbak entzun eta beteten dituana: etxea eregitean, zulatu, sakondu eta oinarriak harkaitzean hartu ebazan gizonaren antzekoa da. Uholdea izatean, jo eban ur-boladak etxea, baina ezin izan eban dardarazo, sendo eregia egoan-eta.

Entzun bai, baina beteten ez dituana, barriz, etxea lur gainean, oinarri barik, eregi eban gizonaren antzekoa da. Jo eban ur-boladak eta bat-batean jausi zan eta guztiz hondatuta gelditu».