Lehen Irakurgaia · Si 27, 30 — 28, 7
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Bihozbera eta errukiorra da Jauna, hasarregatxa eta onginahiz betea.
V/.
Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire barru osoak haren izen santua.
Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
ez bedi ahaztu haren mesedeaz. R/.
V/.
Erru guztiak deutsuz parkatzen,
gatx guztiak osatzen;
zure bizia hilobitik askatzen dau,
maitasunez eta errukiz koroatzen zaitu. R/.
V/.
Ez dau eten barik auzitan jarduten,
ez dau hasarrea betiko gordetzen.
Ez gaitu erabiltzen gure pekatuek merezi lez,
ez deusku ordaintzen geure erruen arabera. R/.
V/.
Zelan zerua lurraren gainean garai,
halan haren maitasuna begirune deutsoenentzat handi;
zelan sortaldea sartaldetik urrun,
halan ditu harek gure hobenak gugandik urruntzen. R/.
Nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara.
SENIDEOK: Gutariko inor ez da beretzat bizi, ezta beretzat hiltzen be.
Bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi, eta hiltzen bagara, Jaunarentzat
gara hiltzen. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara.
Honetarako hil eta biztu zan Kristo: hildakoen eta bizien Jauna izateko.
Jaunak esana.
Honetarako hil eta biztu zan Kristo: hildakoen eta bizien Jauna izateko. Jaunak esana. Aleluia R/. Aleluia. V/. Agindu barria emoten deutsuet, dino Jaunak: maitatu dagizuela alkar, Nik maite izan zaituedan lez. R/.
Zazpi bider bakarrik ez, baita zazpitan zazpi mila bider parkatu behar dozu.
ALDI haretan, hurreratu jakon Pedro Jesusi eta itaundu eutson:
«Jauna, nire senideak bidebakokeriaren bat egiten badeust,
zenbat bider parkatu behar deutsat? Zazpi bider?»
Jesusek erantzun eutson: «Zazpi bider ez, ezpada ze zazpitan zazpi
mila bider. Hatan be, bere morroiakaz kontuak garbitu gura izan zituan
erregeagaz bezala gertatzen da zeruetako erreinuagaz. Kontuak garbitzen
hastean, dirutza itzela zor eutson bat ekarri eutsoen. Eta nondik ordaindurik
ez eukanez, bera eta emaztea, seme-alabak eta zituan guztiak saltzeko
agindu eban nagusiak, zorra ordaintzeko.
Morroiak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, arren eta arren
esaten eutson: “Emoidazu astia eta dana ordainduko deutsut”. Nagusiak,
errukiturik, dana parkatu eta libre itzi eban morroia.
Baina morroi harek berak, urten orduko, diru apur bat zor eutson bere
morroilagunagaz topo egin eban, eta, samatik heldu eta ito beharrean, esan
eutson: “Ordaindu eidak zor deustana”. Lagunak, oinetan ahuspezturik,
arren eta arren esaten eutson: “Emoidak astia eta dana ordainduko deuat”.
Baina besteak ezetz, eta joan eta kartzelan sartu eban, zorra ordaindu arte.
Beste morroiak, gertatua ikusirik, mindu-mindu egin ziran, eta
nagusiagana joan eta gertatuaren barri emon eutsoen.
Orduan, nagusiak morroiari deitu eta esan eutson: “Morroi gaizto
hori! Horrenbesteko zorra parkatu deuat nik, eskatu deustalako; ez ete
zan bidezkoa heu be heure morroi-lagunaz errukitzea, neu hitaz errukitu
nintzoan lez?” Eta nagusiak, hasarre bizian, borreroen esku itzi eban, zor
guztia ordaindu arte.
Zeuoi be gauza berbera egingo deutsue zeruko nire Aitak, senideok
alkarri bihotzez parkatzen ez badeutsazue».
Jaunak esana.
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Mateo →