Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Urtean Zehar XXI Igandea

Urtean Zehar Igandea A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Hari ipiniko deutsat lepotik Daviden etxeko giltza.

Honan dinotso Jaun ahalguztidunak Xebnari, errege-jauregiko arduradunari:

«Bota egingo zaitut kargutik

eta zagozan lekutik kendu.

Egun haretan neure zerbitzari Eliakimi,

Hilkiasen semeari, egingo deutsat dei;

zure soingainekoa jantziazo,

zure gerrikoa ezarri

eta zure aginpidea emongo deutsat.

Aita baten pareko izango da

Jerusalemeko bizilagunentzat

eta Judako herriarentzat.

Daviden jauregiko giltzak

jarriko deutsadaz lepoan;

harek edegitakoa ez dau inork itxiko;

harek itxitakoa ez dau inork edegiko.

Untzea egur gogorrean baizen sendo

ezarriko dot,

bere senitartearen harrogarri

izango da».

Salmoa · Sal 137, 1bcd-2a. 2bcd-3. 6 y 8bc (R.: 8bc)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Haregandik dira gauza guztiak, Haren bidez eta Harentzat.

Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakituria eta ezaguerea! Bai aztergaitzak beraren erabagiak eta sumatu ezinak beraren bideak! Nork ezagutu ditu Jaunaren pentsamentuak? Nor izan da haren aholkulari? Nork emon deutso Hari lehenengo, gero Harek bihurtu behar izateko? Beragandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta Berarentzat. Aintza Berari betierean. Amen.

Zu «Harria» zara, eta zuri emongo deutsudaz zeruetako erreinuaren giltzak.

Aldi haretan, Jesusek, Filiporen Zesareara heldu zanean, itaun hau egin eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea nor dala dino jenteak?»

Hareek erantzun: «Batzuek Joan Bateatzailea dala; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat».

Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Simon Pedrok erantzun eban: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea».

Orduan, Jesusek esan eutsan: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez deutsu-eta hazur-maminezko inork agertu, zeruko nire Aitak baino. Eta hau dinotsut Nik: Zu Pedro zara, “harkaitza”, eta harkaitz horren gainean eregiko dot Nik neure Eleizea, eta heriotzaren indarrak ez jakoz nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua».

Orduan, Bera Mesias zala inori ez esateko agindu eutsen Jesusek ikasleei.