Jaunaren aintza jauretxean sartu zan.
Egun hareetan, sortaldera dagoan aterantz eroan ninduan gizonak. Eta Israelen Jainkoaren aintza ikusi neban sortaldetik etorten, ur handiena lako burrunbaz; haren aintzaren disdirak argitzen eban lurra. Jerusalem hondatzera etorri zanean izan nebana lakoa zan ikuskari hau, eta Kebar ibaiaren ondoan izan nebana lakoa. Orduan, ahuspez jausi nintzan.
Jaunaren aintza tenpluan sartu zan sortaldeko atetik. Orduan, espirituak gora jaso eta barruko atarira eroan ninduan: Jaunaren aintzak beteten eban tenplua.
Gizona artean nire ondoan egoala, norbaitek tenplu barrutik berba egiten eustala ohartu nintzan. Esan eustan: «Gizaseme, nire tronuaren lekua da hau, oinak jarten dodazan lekua; hemen biziko naz israeldarren erdian betiko».
R/ Gure lurraldean kokatuko da Jaunaren aintza.
V/.
Entzungo dot Jainkoak dinoana:
Jaunak bakea agintzen deutse bere herriari eta fededunei.
Hurrean dabe salbazinoa begirune deutsoenek;
bai, gure lurraldean kokatuko da Jaunaren aintza. R/.
Esan, esaten dabe; baina egin ez.
Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eutsen jentetzari eta ikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aulkian jesarrita dagoz. Egizue, beraz, eta bete hareek esandako guztia; baina ez egin egiten dabena; esan, esaten dabe-eta, baina egin ez. Zama astunak eta ezin eroanak lotzen dabez, eta besteei leporatzen; baina eurek atzamar batez ere ez dabez mugitzen. Egiten daben guztia, jenteak ikusteagaitik egiten dabe; narrutxa zabalak erabilten dabez bekokian, eta borlatxo deigarriak mantu barrenean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreneko aulkiak maite dabez, plazetan jenteak agur egitea eta guztiek "maisu" deitzea.Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere burua beheratzen dauana goratu».
Zuek, ostera, ez itzi inori "maisu" deitzen, bakarra da-eta zuen maisua, eta zuek guztiok alkarren senide zaree-eta. Eta ez deitu lurrean inori "aita, bakarra da-eta zuen Aita, zerukoa. Eta ez itzi "gidari" deitzen ere, bakarra da-eta zuen gidaria, Mesias.