Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XVIII. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Domingo de Guzman Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Zintzoa bere leialtasunak biziazoko dau.

Ez al zara Zu, Jauna, betidanik nire Jainko,

nire santua? Zu ez zara hilten!

Jauna, nire harkaitza,

Zeuk ezarri dozuz babiloniarrak

zeure epaia beteteko;

Zeuk emon deutsezu indarra

gu zigortzeko.

Garbiegiak dozuz begiak

gaiztakeriari begira egoteko,

jasanezina dozu zapalketea.

Zelan zagoz, bada, maltzur horreei begira?

Zelan isilik, gaiztoak bera baino zuzenagoa

irensten dauan bitartean?

Itsasoko arrain edo nagusi bako narrasti balira lez

darabilzuz gizakiak.

Zelan amuak arraina,

holan dabe babiloniarrek harrapatzen jentea:

sareetara erakarri eta batzen dabez,

eta jai egiten dabe pozez jauzika.

Sakrifizioak eskeintzen deutsoez sareari

eta intsentsua erreten,

janari gozo eta oparoa emon deutsela-eta.

Eten barik sarea hustutzen,

herriak erruki barik hilten

jarraituko ete dau?

Neure talaian egongo naz,

neure torrean zutunik,

Jaunak zer esaten deustan zain,

nire kexeari zer erantzuten deutsan.

Orduan, Jaunak erantzun eustan:

«Idatzi agertuko deutsudana

ezarri taulatxoetan, erraz irakurteko eran.

Ikuskari hau ez da beteko

epea burutu arte,

baina badoa helbururantz,

ez dau huts egingo;

luzatzen bada, zuk itxaron,

berandu barik helduko da-eta.

Harroak ez dau bakerik bere barruan;

zintzoa, ostera, bere leialtasunari esker biziko da».

R/ Zure bila dabilenik ez dozu, Jauna, izten eskutik.

Jauna, barriz, errege da betiko,

ezarri dau aurkia auzirako:

justiziaz gobernatzen dau mundua,

zuzenbidez epaitzen herriak. R/.

Jauna dau ihesleku zapalduak,

ihesleku larrialdian.

Zugan dabe konfiantzea zure izena autortzen dabenek,

ez dozu-eta, Jauna, eskutik izten zure bila dabilenik. R/.

Egin kantu Jaunari, Sionen errege danari,

iragarri herrien artean haren egintza bikainak.

Hiltzailea zigor barik izten ez dauanak

gogoan ditu dohakabeak,

ez dau ahazten hareen deadarra. R/.

Sinismena bazendue, ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango.

A

LDI haretan, gizon bat hurreratu jakon Jesusi eta, belaunikaturik,

esan eutson: «Jauna, erruki zakioz nire semeari; epilepsia emoten

deutson deabrua dau eta gorriak ikusiazoten deutsoz. Sarritan

botatzen dau sutara eta uretara. Ekarri deutset zure ikasleei, baina ezin izan

dabe osatu».

Jesusek esan eutsen: «Hau gizaldi sinisgogor eta makurra! Noiz arte egon

behar ete dot zuekin? Noiz arte jasan behar ete zaituet? Ekarri mutila hona».

Jesusek gogor eraso eutson deabruari eta urten egin eban mutilagandik;

ordu haretatik osatuta gelditu zan.

Ikasleek, Jesusengana hurreraturik, bakarrean itaundu eutsoen: «Eta guk,

zergaitik ezin izan dogu bota deabrua?» Jesusek erantzun eutsen: «Zuen

sinismena txikia dalako. Egia dinotsuet: sinismena bazendue, mostaza-

hazia baizen txikia izanik be, mendiari “aldatu hemendik hara” esan

ezkero, aldatu egingo litzateke; ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango».

Jaunak esana.