Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XVIII. Asteko Asteazkena

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Andre Maria Handiaren Basilikaren Sagaratzea (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Betiko maitasunez maite izan zaitut.

Hau dino Jaunak:

«Sasoi haretan, Israelgo leinu guztien Jainko izango naz eta hareek nire herri izango dira».

Hau dino Jaunak:

«Basamortuan azaldu neutsan onginahia

heriotzatik ihes egin eban herriari:

bere atseden-bidean da Israel».

Urrutitik agertu jako Jauna eta esan deutso:

«Maite zaitut, betidanik maite;

horregaitik najatzu eten barik leial.

Barriro eregiko zaitut

eta sendo iraungo dozu, Israel neskatila eder;

danbolina eskuan urtengo dozu barriro

jaizaleekin dantzara.

Barriro landatuko dozuz mahastiak

Samariako mendietan;

landatu dabezanek jasoko dabe uzta.

Bai, badator eguna, zaintzaileek

Efraimeko mendialdean oihu egingo dabena:

"Ea, igon dagigun Sionera,

goazen Jaunagana, geure Jainkoagana"».

Hau dino Jaunak:

«Egin oihu pozaren pozez Jakoben herriagaitik,

egin irrintzi herrien buru danagaitik.

Egin oihu, goratu Jauna, esanez:

"Salbatu dau Jaunak bere herria,

Israelen bizirik geldituak"».

R/ Artzainak artaldea lez zainduko gaitu Jaunak.

Entzun, herriok, Jaunaren hitz,

iragarri uuruneko kostaldeetan:

“Sakabanatu ebanak berak

batzen dau orain Israel

eta artzainak artaldea lez zaintzen”. R/.

Jaunak bere herria askatu dau,

berreskuratu,

indartsuagoaren eskutik libratu.

Poz-oihuka etorriko dira

Sion mendira,

bizi-bizi helduko

Jaunaren ondasunetara. R/.

Neskek pozik egingo dabe dantzan

mutil eta agureekin.

Hareen dolua

alaitasun bihurtuko dot,

atsekabearen ondoren

kontsolatu eta alaituko. R/.

Emakume, handia da zure sinimena!

Aldi haretan, Jesus Tiro eta Sidongo lurraldera aldendu zan. Haretan, inguru hareetan bizi zan emakume kanaandar bat deadarka hasi jakon: «Jauna, Daviden Semea, erruki zakidaz! Oinaze gorritan dauko deabruak nire alabea». Baina Jesusek ez eutsan berbarik erantzun.

Ikasleak, hurreraturik, erreguka ziharduen: «Egiozu kasu, eta doala, deadarka jatorku-eta atzetik». Jesusek, ostera: «Israel herriko ardi galduakana bakarrik bialdu nau Jainkoak».

Baina emakumea, hurreraturik, ahuspez jarri jakon, esanez: «Lagundu egidazu, Jauna!» Jesusek, orduan: «Ez dago ondo seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatea». Emakumeak erantzun eutsan: «Bai, Jauna, holantxe da; baina txakurrek ere jan ohi dabez nagusien mahaitik jausten diran ogi-apurrak».

Orduan, Jesusek esan eutsan: «Emakumea, handia da zure fedea! Jazo bekizu gura dozuna». Eta une haretatik osatuta gelditu jakon alabea.