Zoaz, eta iragarri egiozu profeta-berbea nire herriari.
Egun hareetan, Amatziasek, Betelgo abadeak, barri hau bialdu eutsan Israelgo errege Jeroboami: «Amos azpilanean dabilzu hemen, israeldarren artean; herriak ezin dau gehiago jasan haren esanik. Honan dino-eta Amosek:
"Jeroboam ezpataz hilgo da,
eta Israel herria
erbestera eroango dabe
bere lurraldetik urrun"».
Orduan, Amatziasek esan eutsan Amosi: «Ikusle, zoaz, alde hemendik Judako lurraldera. Egin han profetearena eta irabazi zeure ogia. Baina ez jardun gehiago profetagintzan Betelen, hau errege-santutegia eta erreinuko jauretxea da-eta ».
Amosek erantzun eutsan Amatziasi: «Ni ez naz ogibidez profeta, abeltzaina naz eta basapiku-batzailea Abeltzain nenbilela hartu ninduan Jaunak eta bere herri Israeli profetizatzera bialdu. Orain, bada, entzun Jaunaren berbea. Zuk dinozu ez dagidala iragarri Jaunaren mezua Israelen kontra, ez dagidala berba egin Isaaken ondorengoen kontra. Holan ere, hona zer dinoan Jaunak:
"Zure emaztea emagaldu bihurtuko da urian,
zure seme-alabak ezpatapean hilgo dira;
zure lurraldea banatua izango da;
zu zeu atzerrian, lurralde kutsatuan, hilgo zara,
eta Israel herria
erbestera eroango dabe
bere lurraldetik urrun"».
R/ Jaunaren arauak zuzenak dira, bihotzaren asegarri.
Jaunaren legea bikain, barrua berbizteko,
Jaunak iragarria sendo, ezikasiak eskolatzeko.
Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren asegarri,
Jaunaren aginduak garbi, begien argi. R/.
Jaunaren bildurra garbi, iraungarri betiko,
Jaunaren erabagiak egiazko, guztiak guztiz bidezko.
Urrea baino, urre araztua baino maitagarriago,
ezti-orrazia baino gozoago. R/.
Jainkoa goratzen eben, gizakiei holako eskubidea emoten deutselako.
Aldi haretan, Jesus, txalupara igon, itsasoz bestaldera igaro, eta bere herrira etorri zan. Horretan, elbarri bat ekarri eutsoen, ohatilean etzunda. Jesusek, lagun hareen sinesmena ikusirik, esan eutsan elbarriari: «Izan bihotz, seme! Parkatuak dozuz pekatuak».
Orduan, lege-maisu batzuek hau inoen eurekautan: «Biraoka diharduk Honek».
Baina Jesusek, hareen burutapenak ezaguturik, esan eutsen: «Zergaitik dozuez burutapen gaizto horreek zeuen barruan? Zer da errazago, "parkatuak dozuz pekatuak" esatea ala "jagi eta zabilz?" esatea? Orain ikusiko dozue, bada, Gizonaren Semeak badauala mundu honetan pekatuak parkatzeko ahalmena. Eta esan eutsan elbarriari: "Jagi, hartu ohatilea eta zoaz etxera"». Ha jagi eta etxera joan zan.
Hau ikustean, izuturik gelditu zan jentea eta Jainkoa goratzen eben, gizakiei horrenbesteko ahalmena emon eutselako.