Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XIII. Asteko Asteazkena

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Kendu nire aurretik zure kantuen hotsa, eta isuri daitela zuzentasuna, beti darion errekea lez.

Bilatu egizuez ona eta ez txarra,

bizi zaitezen;

holan, zuekin izango da Jauna,

Jainko ahalguztiduna,

zeuek dinozuen lez.

Gorrotatu egizue txarra, maitatu ona,

ezarri zuzenbidea auzitegian;

ea Jauna, Jainko ahalguztiduna,

Joseren azken ondorengoez errukitzen dan.

Hau dino Jaunak:

«Gorroto eta higuin ditut zuen jaiak,

ez ditut atsegin zuen ospakizunak.

Erre-opariak eskeintzen deustazuez;

baina Nik ez ditut onartzen zuen eskeintzak,

zuen zekor gizenen opariei

bizkarra emoten deutset.

Kendu nire aurretik zeuen kantuen zarata-hotsa,

ez dot zuen kitara-soinurik entzun gura.

Datorrela, bai, zuzenbidea ura lez,

datorrela justizia, beti darion errekea lez».

R/ Zuzen dabilanari deutsat

Jainko salbamena erakusten.

«Entzun, Israel, ene herri,

zure aurka egingo dodan autorpena.

Neu naz Jainkoa, zure Jainkoa. R/.

Ez zaitut salatzen zeure sakrifizioakaitik:

zure erre-opariak aurrean ditut beti.

Baina ez dot hartuko zure kortako zekorrik,

ez zure eskortako akerrik. R/.

Neureak ditut-eta basoetako piztia guztiak,

mendietako milaka animaliak;

ezagunak ditut mendiko hegazti guztiak,

neureak ditut landan bizi diran guztiak. R/.

Gose banintz, ez neuskizu zuri esango,

neurea dot-eta mundua eta bertako guztia.

Zezenen okelea jaten ete dot, bada,

edota akerren odola edaten? R/.

«Zelan aitatu daikezuz nire arauak

eta nire ituna ahotan hartu,

nire zentzabideari gorroto badeutsazu,

eta nire berbei lepoa emoten? R/.

Ordua baino lehen al zatoz, guri oinazeak emotera?

Aldi haretan, Jesus beste itsasertzera, gerasatarren lurraldera, heldu zanean, deabrudun bi etorri jakozan bidera, hilobi artetik urtenda. Hain ziran-eta gaiztoak, ez zan inor ausartzen bide haretatik ibilten. Deadarka esan eutsoen: «Zer dozu gugaz, Jainkoaren Seme horrek? Sasoia baino lehen guri oinazeak emotera etorri al zara?»

Handik urrunera barik, txarri-talde handi bat ebilan musturka, eta deabruek eskatu eutsoen Jesusi: «Botatekotan, bialdu gagizuz txarri-taldera».

Jesusek esan eutsen: «Zoaze». Hareek urten eta txarrietan sartu ziran, eta txarri-talde osoa ezpondan behera itsasora amildu zan eta uretan ito.

Txarrizainek ihes egin eben eta, urira joanda, dana kontatu eben, baita deabrudunarena ere. Orduan, herri osoak urten eban Jesusegana eta, ikusi ebenean, euren lur-mugetatik alde egiteko eskatu eutsoen.