Jaunak bere aurretik bota eban Israel, eta Judaren leinua besterik ez zan gelditu.
E GUN hareetan, Salmanasar Asiriako erregeak herrialde guztiari eraso eutson, baita Samaria uriburuari be, eta hiru urtez inguratuta euki eban. Oseasen erregealdiko bederetzigarren urtean, Asiriako erregeak Samaria hartu eban, eta israeldarrak Asiriara erbesteratu ebazan. Halah deritxon lurraldean, Gozango Habor ibaiaren ondoan eta Mediako urietan kokatu ebazan.
Israaldarrek Jaunaren, euren Jainkoaren, kontra pekatu egin ebelako jazo zan hori, Egiptoko lurraldetik eta hango errege faraoiaren menpetik atara ebazan Jainkoaren kontra pekatu egin ebelako. Jainko arrotzak gurtu ebezan, eta Jaunak euren aurretik bota ebazan herrien ohiturei jarraitu eutsien, baita honeen antzera jokatu eben Israelgo erregeen ohiturei be.
R/ Lagundu eiguzu zure eskoiaz, Jauna, eta entzun eiguzu.
Zapuztu egin gaituzu, oi Jainko, eta hautsi;
hasarre bazaitugu ere, bihurtu zakiguz!
Astindu dozu lurraldea eta zartatu;
konpondu haren pitzadurak,
hondatzeko zorian dago-eta. R/.
Gorriak ikusiazo deutsazuz zeure herriari,
zorabiozko ardoa deuskuzu edanazo.
Baina nork gidatuko nau uri sendora,
nork eroango Edomera? R/.
Ez al gaituzu Zeuk, oi Jainko, zapuztu?
Ez al deutsazu uko egin gure gudarosteagaz urteteari?
Emoiguzu laguntza arerioen aurka,
ustela da-eta giza laguntza.
Jainkoagaz lortuko dogu garaipena,
Berak deuskuz arerioak zapalduko. R/.
Gogoko izan dau zuen Aitak erreinua zuei emotea.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Ez bildurrik izan, ene artaldetxu hori ze, gogoko izan dau zuen Aitak erreinua zeuei emotea.
Saldu zeuen ondasunak eta emon limosna. Pilotu egizuez zeruan hondatuko ez diran ondasunak, hutsik egingo ez deutsuen altxorra; izan be, hara ez da lapurrik hurreratzen, ezta han sitsak jaten be. Ze, zuen altxorra non, zuon bihotza han».