Ikusi dagiala herri honek, Jauna, Zeu zarala Jainkoa, eta Zeuk bihurtuazoko deutsazula bihotza Zeugana.
EGUN hareetan, Akab erregeak israeldar guztiei dei egin eta Baalen profetak batuazo ebazan Karmel mendian. Orduan, Eliasek herriagana hurreratu eta esan eutson: «Noiz arte ibili behar dozue soinu bitara dantzan? Jauna bada Jainkoa, jarraitu Jaunari, eta, Baal bada, jarraitu Baali».
Herriak ez eutson ezer erantzun. Eliasek, orduan: «Neu bakarrik gelditzen naz Jaunaren profeten artetik; Baalen profetak, barriz, laurehun eta berrogeta hamar dira. Ekarri deiguezala zekor bi. Aukeratu begie horreek bat, zatitu eta ezarri begie egurraren gainean, baina su emon barik. Nik gauza bera egingo dot besteagaz; egurraren gainean ezarriko dot, baina su emon barik. Zuek dei egin zeuen jainkoari, eta nik Jaunari dei egingo deutsat. Sua bialduz erantzuten dauana, ha da egiazko Jainkoa». Herri osoak erantzun eban: «Ederto esana». Orduan, Eliasek esan eutsen Baalen profeteei: «Aukeratu egizue zekorra eta prestatu zeuek lehenengo, zuek zarie-eta ugarien. Dei egin zeuen jainkoari, baina ez su emon».
Hartu eben, bada, emon eutsien zekorra, prestatu eben eta goizetik eguerdira arte Baali deika jardun eben, esanez: «Baal, erantzun!» Han ez zan, ostera, ezelako ahotsik izan, ezta erantzungo ebanik be. Dantzan ebiltzan, egin eben altarearen inguruan.
R/ Zaindu nagizu, Jauna, babes bila nator-eta Zugana.
V/. Gorde nagizu, Jainko, Zugan naz-eta babesten. Hau dinotsat Jaunari: «Zeu zaitut neure Jauna». R/.
Bete eta beteten irakasten dauana, handia izango da.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: «Ez uste izan Moisesen Legea edota Profeten esanak baztertzera etorri nazanik; ez naz baztertzera etorri, euren betera eroatera baino
Benetan dinotsuek: Zeru-lurrek iraungo daben bitartean, Legearen letra edo zeinurik txikienak ere ez dau baliorik galduko, guztia bete arte.
Beraz, agindurik txikienetako bat hausi eta hausten irakasten dauana, txikiena izango da zeruetako erreinuan; bete eta beteten irakasten dauana, barriz, handia izango da zeruetako erreinuan».