Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko X. Asteko Asteartea

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Efren diakonoa eta doktorea (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Urun-katilua ez zan agortu, Jaunak Eliasen ahoz esan eban lez.

E

GUN hareetan, Elias profeta Kerit erreka ondoan egoan ezkutatuta.

Aldi baten buruan, agortu egin zan errekea, ez eban-eta euririk egin

lurralde haretan. Orduan, honan berba egin eutson Jaunak Eliasi: «Ea, zoaz

Sidongo Sareptara eta gelditu zaitez bertan bizitzen. Zuri jaten emoteko

agindu deutsat hango emakume alargun bati». Sareptara joan zan Elias.

Uriko ateetara heldu zanean, emakume alargun bat ikusi eban zotzak

batzen. Eliasek deitu eta esan eutson: «Ekarri egidazu ontzian ur-apur bat

edateko». Bila joiala, Eliasek atzetik oihu egin eta esan eutson: «Ekarri

egidazu, arren, ogi-zati bat be».

Emakumeak erantzun eutson: «Ala Jauna, zure Jainkoa! Ez dot bape

ogirik; eskutada bat urun besterik ez dot katiluan, eta orio-apur bat

pitxerrean; zotzak batzen nenbilen, neure semearentzat eta biontzat opil

egin, jan eta gero hil gaitezan».

Eliasek esan eutson: «Ez bildurrik izan. Zoaz eta egin esan dozuna; baina

egidazu lehenengo niri sutopiltxu bat eta ekarri egidazu. Gero, egingo

dozu semearentzat eta zeuretzat. Hau dino-eta Jaunak, Israelen Jainkoak:

“Urun-katilua ez da agortuko, ezta orio ontzia amaituko be, Jaunak lurrera

euria bialduko dauan egunera arte”».

Joan zan, bada, emakumea eta egin eban Eliasek esana, eta luzaroan jan

eben Eliasek eta ama-semeek. Urun-katilua ez zan agortu, ezta orio ontzia

amaitu be, Jaunak Eliasen ahoz esan eban lez.

Jaunak esana.

R/ Erakutsi guri, Jauna, zeure aurpegi argitsua!

V/.

Deitzen deutsudanean, erantzun, Jainko, ene defendatzaile.

Estualdian emoidazu nasaitasun.

Erruki zakidaz eta entzun nire otoitza.

Zuek, handikiok,

noiz arte iraindu behar dozue nire ohorea?

Huskeria dozue maite

eta guzurraren atzetik zabiltze. R/.

Zuek zaree munduaren argia.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Zuek zaree lurraren gatza. Baina gatza gazatzen bada, zelan gazitu barriro? Ez dau dagoaneko ezertarako balio, kanpora bota eta jenteak zapaltzeko baino.

Zuek zaree munduaren argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gainean dagoan herria. Kriseilua ere ez da iziotzen lakaripean ipinteko, argimutilaren gainean ipinteko baino, etxeko guztiei argi egin deioen.

Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goratu dagien».