Zeru barriak eta lur barria itxaron doguz.
Senide maiteok: Bizi zaiteze, beraz, Jainkoa etorriko dan egunaren zain eta egin lan lehenbailehen heldu daiten. Egun haretan, sutan desegingo dira zeruak eta lurraren osagaiak kiskalirik ezereztuko. Guk, ostera, Jaunak agindu eban lez, zuzentasunaren bizileku diran zeru barriak eta lur barria itxaroten doguz.
Beraz, maite-maiteok, honeek itxaroten dozuezala, ahalegindu zaiteze Jainkoagaz bakean biziten, garbi eta erru barik haren aurrean.
Hartu gogoan Jaunak gugaz dauan pazientzia gure salbamenerako dala.
Zuek, ene maiteok, jakinaren gainean zagoze. Beraz, zabilze kontuz, gaizto horreen iritzi okerrek liluraturik, zuen sendotasunetik jausi ez zaitezen. Ahalegindu zaiteze Jesu Kristo gure Jaun eta salbatzailea gero eta gehiago ezagutzen eta haren ondonahia zeuekanatzen. Aintza Berari, orain eta betiereko egunera arte. Amen.
R/ Jauna, gure ihesleku Zu izan zara, gizalditik gizaldira.
Mendiak jaio baino lehen,
lurra eta mundua sortu baino lehen,
Jainko zara Zu betidanik betidaino. R/.
Gizakia hautsera bihurtuazoten dozu,
esanez: «Bihurtu lehenera, gizakiok».
Bai, mila urte zure begietan
atzo igaro zan eguna adina, gaualdi bat adina. R/.
Gure bizitza hirurogeita hamar urtekoa,
onenean ere laurogeikoa;
baina bizi-lehia guztia neke eta atsekabe,
bizitza arin doa-eta, gu hegaz goaz. R/.
Asetu gagizuz goizero zeure maitasunaz,
poztu gaitezan eta zoriontsu izan geure egun guztietan.
16 Ikusi begie zure zerbitzariek zure ekintza,
eta hareen seme-alabek zure dirdaia. R/.
Emoiozue Zesarri Zesarrena, eta Jainkoari Jainkoarena.
Aldi haretan, fariseu eta Herodesen alderdiko batzuk bialdu eutsoezan Jesusi, berbaren batean harrapatzeko asmoz. Etorri eta esan eutsoen: Maisu, badakigu egiazale zareala eta ez deutsula ardurarik inoren zeresanak; zuk ez deutsazu gizakiaren itxureari begiratzen, Jainkoaren bidea behar dan lez irakasten dozu-eta. Zilegi da Zesarri zerga ordaintzea ala ez? Ordaindu behar deutsagu ala ez?
Baina Jesusek, hareen azpikeriaz oharturik, esan eutsen: Zergaitik zatortaze zirika? Ekarri txanpon bat, ikusteko. Ekarri eutsoen, eta Jesusek itaundu eutsen: Norenak dira irudi eta izen honeek? Hareek erantzun: Zesarrenak.
Jesusek, orduan: Emon Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari. Eta harriturik gelditu ziran.