Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko IX. Asteko Astelehena

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Justino martiria (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Agindutako ondasun baliotsu eta bikainak emon deuskuz, horreen bidez Jainkoaren izaeran parte izan dagigun.

SENIDE maiteok: Grazia eta bakea oparo izan dagizuela, Jainkoaren eta Jesus gure Jaunaren ezagutzari esker.

Jainkoak, bere ahalmenaz, erlijino-bizitzarako behar dan guztia emon deusku, bere aintzaz eta indarraz deitu ginduzan Jesus ezagutuazoz. Holan, agindutako ondasun baliotsu eta bikainak be emon deuskuz, horreen bidez

R/ Ene Jainko, Zugan nago sendo.

Goi-goikoaren aterpean bizi zaran horrek,

gaua Ahaltsuaren kerizpean emoten dozun horrek,

esaiozu Jaunari: «Zu nire babesleku eta gaztelu,

ene Jainko, Zugan dot konfiantzea». R/.

«Onik atarako dot, niri lotuta dagoalako,

toki seguruan jarriko, nire izena autortzen daualako. R/.

Dei egingo deust, eta Nik erantzungo;

beragaz izango nau larrialdian. R/.

Libratuko dot eta ospez jantziko.

Bizitza luze eta betea emongo deutsat

eta neure salbamena gozatuazoko». R/.

Heldu eutsoen seme maiteari eta hil egin eben, eta mahastitik kanpora bota.

Aldi haretan, Jesus parabola bidez berba egiten hasi jaken abadeburuei eta herriko zaharrei: Gizon batek mahastia landatu eban eta hesiz inguratu, bertan dolarea egin eta torrea eregi eban. Gero, nekazari batzuei errentan itzirik, urrunera joan zan.

Bere sasoian, morroi bat bialdu eutsen nekazariei, mahastiko frututik egokion partea jasotera; baina hareek morroiari heldu, jo eta esku hutsik bialdu eben. Barriro beste morroi bat bialdu eutsen; hau ere buruan jo eta irainez bete eben. Beste bat ere bialdu eutsen geroago, eta hil egin eben. Ondoren, beste asko bialdu eutsezan, eta batzuk jo eta besteak hil egin zitueen.

Baeban oraindino beste norbait, bere seme maitea, eta haxe bialdu eutsen azkenik, bere barruan esanez: "Izango deutsoe begirunea nire semeari". Nekazariek, ostera, esan eutsoen alkarri: "Oinordekoa dok! Hil dagigun eta mahastiaren jabe izango gaituk". Hartu, hil eta mahastitik kanpora bota eben.

Zer egingo ete dau mahasti-jabeak? Joan eta garbitu egingo ditu nekazari horreek, eta mahastia beste batzuen esku itziko.

Ez al dozue irakurri Liburu Santuetako ha:

"Etxegileek baztertutako harria

giltzarri bihurtu da.

Jaunak egin dau hori,

gure begien harrigarri"?

Abadeburu eta herriko zaharrak Jesus atxilotu guran ebilzan, ondo jabetu ziran-eta eurakaitik esan ebala parabola ha. Baina jentearen bildurrez, itzi eta alde egin eben.