Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Hirutasun Igandea

Urtean Zehar Solemnitatea A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Lehen Irakurgaia · Ir 34, 4b-6. 8-9

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Salmoa · Dn 3, 52a y c. 53a. 54a. 55a. 56a (R.: 52b)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren batasuna.

Senideok: Poztu zaiteze, ahalegindu oso-osoak izaten eta izan adorea; izan iritzi bereko eta bizi bakean. Eta maitasunaren eta bakearen Jainkoa zuekin izango da.

Agurtu egizue alkar musu santuaz. Fededun guztiek agurtzen zaituee.

Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren batasuna izan bedi zuekin guztiokin.

Jainkoak bere Semea bialdu eban, haren bitartez mundua salbatzera.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan Nikodemori: Hain maite izan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon eutsan, Haregan sinesten dauanik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino.

Jainkoak ez eban bere Semea mundura bialdu mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baino. Haregan sinesten dauana ez dago kondenatua; sinesten ez dauana, barriz, kondenatua dago oraindixe, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinestu ez daualako».