Lehen Irakurgaia · Jud 17. 20b-25
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa.
Jainko, Zu ene Jainko,
goizetik nabilkizu bila,
zure egarriz dot barrua,
zure gogo biziz ni nazan guztia,
lur idor, agor, ur bakoa lez. R/.
Holan egon gura dot santutegian Zuri begira,
zure indarra eta ospea ikusiz.
Bizia baino ederragoa da-eta zure maitasuna,
nire ezpanek goratuko zaitue. R/.
Holan gura zaitut bedeinkatu neure bizitzan,
eskuak jaso zure izenean.
Jakirik gozoenez lez aseko naz,
eta nire ezpanek poz-oihuz goratuko zaitue. R/.
Zein eskubidez egiten dozuz gauza honeek?
Aldi haretan, Jesus eta ikasleak Jerusalemera etorri ziran barriro. Jesus tenpluan ebilela, abadeburuak, lege-maisuak eta zaharrak hurreratu jakozan, itaunka: Zein aginpidez jokatzen dozu holan? Nork emon deutsu horretarako aginpidea?
Jesusek erantzun eutsen: Nik ere gauza bat itaunduko deutsuet; erantzuidazue, eta nik ere esango deutsuet zein aginpidez jokatzen dodan holan. Joan Bateatzaileak Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bateatzen eban? Erantzun!
Hareek honan inoen euren artean: Jainkoaren aginduz ziharduala esaten badeutsagu, zergaitik ez geuntsan sinestu erantzungo deusku. Baina zelan esan giza aginduz ziharduala? Honetarako, jentearen bildur ziran, guztiek benetako profetatzat eben-eta Joan. Beraz, erantzun eutsoen: Ez dakigu.
Jesusek, orduan: Ba, Neuk ere ez deutsuet esango zein aginpidez jokatzen dodan holan.