Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXXI. Asteko Asteazkena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
★ Martin de Porres Santua (Aukerako Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Maite dauanak guztiz betetzen dau legea.

Senideok: Ez izan zorrik inogaz, alkar maitatzekoa baino, izan be lagun hurkoa maite dauanak betea dau-eta legea. Izan be, harako «ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez inorenik gura izan» eta beste edozein agindu, esaera honetan batzen dira: «Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez».

Lagun hurkoa maite dauanak ez deutso gatxik egiten. Maite dauanak, beraz, guztiz betetzen dau legea.

R/ Ondo doakio errukitu eta emoten dauanari. Edota: Aleluia.

V/. Zorionekoa Jaunari begirune deutsona,

haren aginduak biziro maite dituana.

Ahaltsua izango da lurraldean haren jatorria,

bedeinkatua zuzenen ondorea. R/.

V/. Ilunpean argia lez da zuzenentzat:

errukiorra, bihozbera eta zintzoa.

Ondo doakio errukitu eta emoten dauanari,

bere arazoak zuzen atontzen dituanari. R/.

V/. Esku betean emoten deutse behartsuei,

haren eskuzabaltasunak betiko dirau,

ohorez jasoko dau bekokia. R/.

Inor ezin leiteke nire ikasle izan, dituan guztiei uko egiten ez badeutse.

Aldi haretan, jente-talde handiak joiazan Jesusegaz; honek, hareengana bihurturik, esan eutsen: «Nonork Nirekin etorri nahi badau, eta bere gurasoak eta emaztea, seme-alabak eta neba-arrebak, eta bere burua bera baino be maiteago ez banau, ezin leiteke izan nire ikasle. Bere kurutzea hartu eta nire ondorik ez datorrena ezin leiteke izan nire ikasle. Izan be, zuetariko nork, torrea egin gura badau, jesarri eta ez ditu aurretik gastuen kontuak ataratzen, amaitzeko lain ba ete daukan ikusteko? Osterantzean, zimenduak hartu ondoren ezin burutuko baleu, hori ikustean barre egingo leuskioe guztiek, esanez: “Honako hau eregitzen hasi zoan eta ezin izan jok amaitu”.

Edota zein erregek, beste baten kontra gerrara joan gura badau, jesarri eta ez dau aldez aurretik hausnartzen, ea hamar mila gizon nahiko dituan, hogei milarekin kontra datorkionari aurre egiteko? Eta ezetz ikusten badau, oraindik bestea urrunean dala, mandatariak bialduko deutsoz bakea eskatuz. Era berean, zuetariko inor ezin leiteke nire ikasle izan, dituan guztiei uko egiten ez badeutse».