Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXX. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Ni neu madarikatua izatea be onartuko neuke, nire odoleko senideen onerako.

Senideok: Egia dinot –Kristo dot lekuko–, ez dinot guzurrik; neure kontzientziak be, Espiritu Santuak argituta, halan autortzen deust: handia da nire nahigabea, etenbakoa nire bihotzeko mina.

Ni neu madarikatua, Kristogandik aldendua, izatea be onartuko neuke, hori nire odoleko senideen onerako balitz. Israelen ondorengoak dira eta Jainkoak seme-alabatzat hartu ebazan; eurek dabez Jainkoaren presentzia aintzatsua, itunak, legea, kultua eta agintzariak; eurenak dira asabak eta, giza jatorriari dagokionez, eurakandik dator Kristo, gauza guztien gainetik dagoan Jainkoa. Bedeinkatua izan bedi gizaldietan. Amen.

R/ Jerusalem, ospatu egizu Jauna.

V/. Jerusalem, ospatu egizu Jauna,

Sion, goratu zeure Jainkoa,

zure ateen sarrailak indartu ditualako

eta seme-alabak zure barruan bedeinkatu. R/.

V/. Zure mugetan bakea ezarri dau,

garirik onenaz ase zaitu.

Bialtzen dau lurrera bere mezua,

eta haren hitza bizkor eta arin doa. R/.

V/. Bere hitza iragarri deutso Jakoben herriari,

bere erabagiak eta aginduak Israeli.

Beste herriei ez deutse holakorik egin,

bere erabagirik ez deutse jakinarazo. R/.

Zuetako nork, semea nahiz idia putzura jausten bajako, ez dau behingoan ataratzen, zapatua izan arren?

Aldi haretan, zapatu baten, fariseu-buruetako baten etxera joan zan Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan egokozan. Ur-mina eukan gizon bat egoan han Jesusen aurrean. Jesusek, orduan, lege-maisu eta fariseuei itaundu eutsen: «Bidezkoa da zapatuz osatzea ala ez?» Hareek isilik gelditu ziran.

Orduan, Jesusek, gaixoa eskutik hartu, osatu eta bialdu egin eban. Gero, hareei esan eutsen: «Zuetariko nork, semea nahiz idia potzura jausten bajako, ez dau behingoan ataratzen, zapatua izan arren?» Ezin izan eutsoen erantzun.