Nork askatuko nau, heriotzara naroan neure izaera honetatik?
Senideok: Ondo ikusten dot ez dagoala nigan –nire giza grinetan, hain zuzen be– ezer onik; izan be, neure esku dago on egin nahi izatea; ez, ostera, egitea. Nahi dodan ona ez dot egiten, eta nahi ez dodan txarra egiten dot. Nahi ez dodana egiten badot, ostera, ez dot nik egiten, nigan dabilen pekatuak baino.
Beraz, lege hau sentitzen dot neugan: ona egin nahi dodala, txarrak urteten deustala. Neure barruan atsegin dot Jainkoaren legea; baina neure gorputz-ataletan beste lege bat ikusten dot, nire adimenaren legeari burruka egiten deutsona; eta nire gorputz-ataletan dabilen pekatuaren legeak preso hartuta nauka.
Ene zoritxarra! Nork askatuko nau heriotzara naroan neure izaera honetatik? Jainkoak, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Eskerrak berari!
R/ Irakatsi niri, Jauna, zeure arauak.
V/. Irakatsi niri ondo bereizten eta ezagutzen,
fidatzen naz-eta zure aginduez.
Ona zara eta ongilea,
irakatsi niri zeure arauak. R/.
V/. Arren, kontsolatu nagiala zure maitasunak,
zeure zerbitzari honi agindu deutsazunez.
Betorkit zure errukia, bizibarritu nadin,
zure nahian dot-eta gozamena. R/.
V/. Ez naz sekula ahaztuko zure legeez,
horreen bidez nozu-eta biziarazoten.
Zeurea nozu, salbatu nagizu,
zure legeen bila naz-eta ahalegintzen. R/.
Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, erreinuari buruzko Barri Ona jente apalari agertu deutsazulako.
Badakizue zeru-lurren itxurari igartzen, eta zelan ez deutsazue igartzen sasoi honi?
Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari: «Sartaldean lainoa ikusi orduko, “euria dator” esaten dozue, eta halantxe gertatzen da. Hegoak jotzen dauanean, barriz, “sargori dago” esaten dozue, eta halantxe gertatzen da. Itxurazaleok! Badakizue zerulurren itxurari igartzen, eta zelan ez deutsazue igartzen sasoi honi? Zergaitik ez dozue zeuok zeuotara ebazten zuzena zer dan?
Zeure arerioagaz epaitegira zoazala, ahalegindu zaitez bidean harekin konponbidea aurkitzen; osterantzean, epaileagana eroango zaitu eta epaileak ertzainaren esku jarriko, eta ertzainak kartzelara botako. Hara zer dinotsudan: ez dozu handik urtengo, azken zentimoa ordaindu arte».
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Lukas →