Lukas bakarrik dago nigaz.
ANAIA maitea: Dimasek itzi egin nau; nahiago izan ditu mundu
honetako gauzak, eta Tesalonikara joan da; Kreszente, barriz,
Galaziara joan da eta Tito Dalmaziara. Lukas beste inor ez dago nigaz.
Hartu egizu Markos eta ekarri zeugaz, oso ona dot-eta lanerako. Tikiko
Efesora bialdu dot. Hona etortzean, ekarri egizu Troaden, Karporen etxean,
itzi neban soingainekoa, baita liburuak be, batez be pergaminoak.
Alexandro errementariak kalte handia egin deust; Jaunak ordainduko
deutso bere jokabidearen arabera. Kontu izan zeuk be horregaz, gogor jarri
zan-eta gure irakatsien kontra.
Nire auziko lehenengo defentsan ez eban inork urten nire alde; bakarrik
itzi ninduen danek; Jainkoak ez deiela kontuan hartu. Baina Jauna neugaz
izan neban eta indartu ninduan, nire bidez mezua osorik iragarria izan eiten
eta jentil guztiek entzun egien.
Jaunak esana.
R/ Ezagutuazo begie zure zintzoek, Jauna, zure erregetzaren bikaintasuna.
Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari guztiek,
Bedeinkatu zeure fededunek;
Aitatu begie zure erregetza ospetsua,
Mintzatu bediz zure ahalmenaz. R/.
Gizakiei agertuz zure egite ahaltsuak,
zure erregetza ospetsuaren bikaintasuna.
Zure erregetza betiko erregetza,
mendez mendekoa zure nagusitza. R/.
Zintzoa da Jauna bere bide guztietan,
leiala egintza guztietan.
Bertan dago Jauna dei egiten deutsoenengandik,
benetan dei egiten deutsoen guztiengandik. R/.
Uzta ugaria da, baina langileak gitxi.
Aldi haretan, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bialdu ebazan binaka, Bera joatekoa zan herri eta leku guztietara.
Eta esan eutsen: Uzta ugaria da, baina langileak gitxi. Egin, beraz, otoitz uzta-jabeari bialdu dagizala langileak bere uztara. Zoaze, arkumeak otso artera lez bialtzen zaituet. Ez eroan poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten.
Edozein etxetan sartzen zareela, esaizue lehenengo: "Bakea etxe honetakoei!" Eta han bakezalerik bada, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, barriz, zuen bake barik geldituko dira. Gelditu zaiteze etxe berean; eta jan eta edan daukenetik, zor jako-eta langileari bere saria.
Ez ibili etxerik etxe.
Herriren batean sartu eta ondo hartzen bazaituee, jan jarten deutsuenetik, osatu bertako gaixoak eta esaiezue: "Hurrean dozue Jainkoaren erreinua".
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Lukas →