Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zehar XXIX Igandea

Urtean Zehar Igandea B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Bere bizia ordaintzat emoten badau, izango dau ondorengo ugari.

Jaunak oinazez josi gura izan eban.

Pekatuen ordainetan bizia emon ebala,

izango ditu ondorengoak

eta bizitza luzea,

eta haren bitartez Jaunaren nahia burutuko da.

Hainbat neke jasan ondoren,

argia ikusiko dau eta asea izango da.

Bere ezagutzaren bidez,

nire zerbitzari zuzenak

asko egingo ditu zuzen,

hareen gaiztakeriak bere gain hartu ebazan-eta.

R/ Betor gugana, Jauna, zure maitasuna, Zeugan dogu-eta geure uste ona.

Zuzena da Jaunaren hitza,

leiala Harek egin dauan guztia.

Zuzen eta bidezko dana dau maite,

Haren graziaz lurra dago bete.R/.

Hara, Jaunaren begiak beldur deutsoenakana,

Haren maitasuna itxaron dabenakana;

heriotzatik ditu atarako, eta gosetean aseko. R/.

Gure bihotza Jaunaren zain daukagu,

lagun eta babes Bera dogu.

Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,

Zeugan dogu-eta geure uste ona. R/.

Goazen uste osoz graziaren aurkira.

Senideok: Gure abade nagusi handia, Jesus, Jainkoaren Semea, zeruetan sartua dogun ezkero, eutsi deiogun autortzen dogun sinesmenari; izan ere, gure abade nagusia ez da gure ahuleriaz erruki ez daiteken norbait, bera ere, gu lez, gauza guztietan probatua izan da-eta, pekatuan izan ezik. Hurreratu gaitezan, bada, konfiantza osoz Jainkoaren graziaren tronura, errukia lortu eta preminaldian laguntza izan dagigun.

Gizonaren Semea bere bizia danen alde ordainsari emotera etorri da.

ALDI haretan, Jesusek, ikasleei dei egin eta esan eutsen: «Dakizuenez, herrien buruzagiek menpean hartzen ditue herriak eta handikiek euren agintea ezartzen deutsie. Ez dau holan izan behar zuen artean. Zuen artean handi izan gura dauana izan bedi zuen zerbitzari, eta zuen artean lehenengo izan gura dauana izan bedi danen morroi. Ze, Gizonaren Semea be ez da zerbidua izatera etorri, zerbitzari izatera baino, eta bere bizia danen alde ordainsari emotera».

Jaunak esana.