Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXVIII. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
★ Margarita Maria de Alacoque Santua / Eduvigis Santua (Aukerako Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Abrahamek sinistu egin eban, ezelako itxaropiderik ez egoanean itxaropenari eutsiz.

SENIDEOK: Euren oinordekotza mundua izango ebela agindu eutsen Jainkoak Abrahami eta ondorengoei. Agintzari hau, ostera, ez egokion legea betetzeari, sinismenak dauan salbazino-indarrari baino. Beraz, agintzaria, dohai hutsa izanik, fedeari dagokio; holan, Abrahamen ondorengo guztientzat balio dau, legearen arabera ondorengo diranentzat ez ezik, baita Abrahamen sinismenaren arabera diranentzat be. Bera aita dogu guztiok, Liburu Santuak dinoan lez: «Herri askoren aita egin zaitut». Abraham aita dogu, beraz, Jainkoaren aurrean, harek sinistu egin eban-eta hildakoak biziarazoten eta izaterik ez dabenak izatera dei egiten deutsen Jainkoagan.

Abrahamek sinistu egin eban, ezelako itxaropiderik ez egoanean itxaropenari eutsiz; holan, herri askoren aita egin zan, Jainkoak esan eutsonaren arabera: «Horrenbeste izango dira zure ondorengoak».

Jaunak esana.

R/ Gogoan dau eten barik Jaunak bere ituna.

Edota: Aleluia.

V/.

Zuek, Jaunaren morroi Abrahamen jatorrikook,

Jakoben seme-alabok, haren aukeratuok,

Jauna da gure Jainkoa,

lur osoaren gain haren aginpidea. R/.

V/.

Gogoan dau eten barik bere ituna,

mila gizalditarako agindua;

Abrahamegaz eginiko ituna,

Isaaki egindako zina. R/.

Espiritu Santuak irakatsiko deutsue, ordu berean, zer esan behar dozuen.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Jentearen aurrean autortzen nauana autortuko dau Gizonaren Semeak ere Jainkoaren aingeruen aurrean; baina jentearen aurrean ukatzen nauana ukatu egingo dabe Jainkoaren aingeruen aurrean. Gizonaren Semearen aurka zeredozer esaten dauanari parkatuko deutso Jainkoak; baina, Espiritu Santuaren aurka birao egiten dauanari ez deutso parkatuko.

Sinagogetara, buruzagien eta agintarien aurrera, eroango zaitueenean, ez ibili kezkatan zelan egin edo zer esan zeuen alde, Espiritu Santuak adierazoko deutsue-eta une haretan bertan zer esan behar dozuen».