Urtean Zeharreko XXVIII. Asteko Ostirala
Abrahamek sinestu eutsan Jainkoari, eta sinesmen hori aintzat hartu jakon zuzentasunerako.
Senideok: Zer esan gure asaba Abrahami jazo jakonaz? Egintzakaitik izan ete zan Abraham zuzentzat hartua? Holan balitz, izango leukean zertan harrotu; baina ez eban Jainkoaren aurrean harrotzerik izan. Begira zer dinoan Liburu Santuak: «Abrahamek sinestu egin eutsan Jainkoari eta horregaitik zuzenetsi eban Jainkoak».
Lan egiten dauanari saria ez jako dohai huts lez emoten, zor jakon zeredozer lez baino. Baina lanik egin ez arren, erruduna errubagea egiten dauan Jainkoagan sinesten badau, sinesmen horri esker, zuzentzat hartuko dau Jainkoak. Davidek ere zoriontsu dala dino, Jainkoak, egintzei begiratu barik, zuzentzat hartzen dauana:
«Zoriontsua Jainkoak hobena kendu
eta pekatuak parkatu deutsazana.
Zoriontsua Jainkoak pekatua leporatzen ez deutsana».
R/ Zeu zaitut ihesleku, askatasun-pozez inguratzen nozu
Zorionekoa hobena kendu
eta pekatua parkatu deutsoena.
Zorionekoa Jaunak errurik egozten ez deutsona,
barruan maltzurkeriarik ez dauana. R/.
Orduan, autortu neutsun neure pekatua,
neure errua ez neutsun ezkutatu.
Esan neban: «Autortuko deutsat Jaunari neure hobena»,
eta Zuk parkatu zeunstan neure pekatuaren errua. R/.
Poztu eta alaitu Jaunagan, zintzoak,
egin pozez oihu, bihotz zuzeneko guztiak. R/.
Bihozbera naz eta apala.
Aldi haretan, Jesusek esan eban: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jente apalari agertu deutsazuz-eta. Bai, Aita, holan izan dozu gogoko. Nire Aitak dana emon deust, eta ez dau inork Semea ezagutzen, Aitak baino; ezta Aita ere, Semeak baino eta Semeak agertu nahi deutsanak baino.
Zatoze Nigana nekatu eta zamapetu guztiok, eta Neuk arinduko zaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Nigandik, gozoa eta bihotz-apala nazalako, eta aurkituko dozue zeuen arimentzako atsedena. Nire buztarria leuna eta nire zamea arina da-eta».
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Mateo →
Jakituriaz eta zentzu-espirituaz beteko dau.
Holan jokatzen dau Jaunari begirunea deutsanak,
legea besarkatzen dauanak lortuko dau jakituria.
Honek ama lez urtengo deutso bidera;
emazte gaztea lez hartuko dau abegi onez.
Adimenaren ogiaz elikatuko dau,
jakituriaren uretatik emongo edaten.
Haregan eutsi eta ez da kolokatuko,
hari heldu eta ez dau huts egingo.
Lagunen gainetik goratuko dau,
batzarraren erdian berba egiteko gaitasuna deutso emongo:
Poza eta alaitasunezko koroia izango ditu,
beti izena hartuko ondare.
R/ Nire senideei zure izena deutset iragarriko, batzarraren erdian zaitut goeretsiko
Jauna, zure maitasun-egintzak kantatuko ditut beti,
zure leialtasuna iragarriko gizaldiz gizaldi.
Bai, autortzen dot:
«Betiko eregita dago zeruan zure maitasuna,
sendo ezarrita zure leialtasuna». R/.
Zeruek zure ekintza miragarria goratzen dabe, Jauna,
santuen batzarrak zure leialtasuna.
Nor hodeien gainean Jaunaren pareko?
Nor jainkoen artean Jauna lakoa? R/.
Bildurgarria da Jainkoa santuen batzarrean,
handia eta bildurgarria inguruan dituan guztientzat.
Jauna, Jainko ahalguztiduna, nor Zu lakorik?
Ahaltsua zara, Jauna, leialtasunez jantzia. R/.
Zorionekoa, Zu pozik goratzen dakian herria!
Zure argitan ibiliko da, Jauna:
zure izenean da egunero alaitzen,
zure salbamen-egintzaz harrotzen. R/.
Zu zara-eta haren ospea eta indarra;
zure ondogureak egiten gaitu garaile.
Jauna da, izan ere, gure babeskia,
Israelgo Santua gure erregea. R/.
Bihozbera naz eta apala.
Aldi haretan, Jesusek esan eban: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jente apalari agertu deutsazuz-eta. Bai, Aita, holan izan dozu gogoko. Nire Aitak dana emon deust, eta ez dau inork Semea ezagutzen, Aitak baino; ezta Aita ere, Semeak baino eta Semeak agertu nahi deutsanak baino.
Zatoze Nigana nekatu eta zamapetu guztiok, eta Neuk arinduko zaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Nigandik, gozoa eta bihotz-apala nazalako, eta aurkituko dozue zeuen arimentzako atsedena. Nire buztarria leuna eta nire zamea arina da-eta».