Fedeagaitik hartzen ditu zintzotzat Jainkoak gizon-emakumeak, eta ez legea betetzeagaitik.
SENIDEOK: Orain, legea alde batera itziz agertu dau Jainkoak bere
salbazino-indarra, Moisesen legeak eta profetek adierazoa. Jainkoaren
salbazino-indar hau Jesu Kristoganako sinismenagaitik heltzen da fededun
guztiengana. Jainkoak ez dau bereizketarik egiten, guztiek egin ebelalo
pekatu eta Jainkoaren aintzarik barik aurkitzen dira-eta. Baina Jainkoak
bere onginahiz eta dohai hutsez hartzen ditu zintzotzat, Jesu Kristoren
bidez burutu dauan askapenari esker.
Jesu Kristok bere odola isuri eban, eta Jainkoak parkamen-bide egin dau
Kristo harengan sinisten dabenentzat. Holan, garbi erakusten dau Jainkoak
zuzen jokatu ebala, bere eroapenez lehengo pekatuak zigortu barik itzi
ebazanean, eta zuzen jokatzen dauala orain be bere salbazino-indarra
azaldu eta Jesusengan sinisten dabenak zuzentzat hartzen dituanean.
Salmoa · Sal 129, 1b-2. 3-4. 5-7ab. (R.: 7cd)
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Profeten odolaren kontua eskatuko jako: Abelen odoletik hasi eta Zakariaseneraino.
Aldi haretan, Jaunak esan eban: «Ai zuek, zuen asabek hildako profetei hilarriak eregiten deutsezuezanok. Holan, asabek egindakoagaz ados zagozela autortzen dozue; izan ere hareek hil egin ebezan profetak, eta zuek hilarriak eregiten deutsezuez-eta.
Zeredozergaitik esan eban Jainkoaren jakituriak: "Profetak eta apostoluak bialduko deutsedaz eta batzuk hil eta besteak erasoka erabiliko dabez". Baina Jainkoak munduaren hasieratik isuri dan profeta guztien odolaren kontuak eskatuko deutsaz gizaldi honi: hasi Abelen odoletik eta altaratik santutegira bitartean hil zan Zakariasen odoleraino. Bai, Nik dinotsuet gizaldi honi eskatuko deutsazala kontuak.
Ai zuek, lege-maisuok, jakintzaren ateko giltzaren jabe egin zareenok. Zeuek ez zaree sartu, eta sartu gura ebenei ez deutsezue itzi».
Jesusek handik urten ebanean, fariseuek eta lege-maisuek erruki barik eraso eutsoen, itaunak egin eta egin, ea erantzun okerren batean harrapatzen eben.
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Lukas →