Sartu igitaia, uzta ondu da.
Hau dino Jaunak:
«Jaso eta betoz herriak
Josafateko zelaira,
han jesarriko naz-eta,
inguruko herri guztiak epaitzeko.
Sartu igitaia, uzta heldu da;
etorri eta zapaldu,
dolarea beterik dago,
upelak gainezka,
handia da-eta hareen gaiztakeria.
Jentetzak eta jentetzak, Epai-zelaian,
gainean da-eta Jaunaren eguna, Epai-zelaian.
Eguzki-iretargiak ilundu egiten dira,
izarrek euren disdira galtzen dabe.
Orroa dagi Jaunak Siondik,
deadar Jerusalemetik,
eta ikara dira zeru-lurrak.
Baina Jauna babesa da bere herriarentzat,
gotorleku Israelgo seme-alabentzat.
Orduan ezagutuko dozue
Ni, Jauna, nazala zuen Jainkoa
eta Sion neure mendi santuan bizi nazala.
Jerusalem toki santua izango da
eta ez da handik arrotzik igaroko.
Egun haretan, mendiek ardoa emongo dabe,
muinoek esnea isuriko.
Judako erreka guztiak
ura betean joango dira.
Iturria sortuko da Jaunaren etxetik
eta Akazi ibarra ureztatuko dau.
Egipto basamortu bihurtuko da,
Edom eremu gorri,
Judako seme-alabei eginiko gogorkeriakaitik,
hareen lurraldean isuritako odol errubakoagaitik.
Judak, ostera, beti izango ditu bizilagunak,
baita Jerusalemek ere, gizaldiz gizaldi.
Ez dot hareen odola gehiago
ordain barik itziko.
Eta Jauna Sionen biziko da.
R/ Poztu zaiteze zintzook Jaunagan.
Jauna errege da! Alaitu bedi lurbira,
poztu beitez uharte guztiak!
Inguruan laino eta odei balaza dakarz,
Zuzena eta bidezkoa ditu bere aurkiaren oinarri.
Mendiak argizaria lez urtzen dira Jaunaren aurrean,
lur guztiaren Jaunaren aurrean.
Adierazoten dau ortziak Haren zuzentasuna,
herri guztiak ikusten dabe Haren edertasuna.
Argia sortu jako zintzoari,
alaitasuna bihotz zuzenari.
Poztu zaiteze, zintzook Jaunagan,
ospatu egizue Haren izen santua.
Zorionekoa Zu ekarri zinduzan sabela. Zorionekoak, bai, Jainkoaren berbea entzuten dabenak.
Aldi haretan, Jesusek gauza honeek esaten ziharduala, emakume batek jendartetik deadarka esan eban: «Zorionekoa sabelean eroan zinduzan eta bularra emon eutsun emakumea!»
Baina Jesusek esan eban: «Hobeto esan, zorionekoak Jainkoaren berbea entzun eta beteten dabenak!»
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Lukas →