Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXVI. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
★ Aingeru Zaindariak (Nahitaezko Oroitzapena) Beste irakurgaiak
🔍 Bilatu

Izan bihotz, ene herri,

Israelen izenari bizirik eusten deutsazun horrek!

Jentilei salduak izan zaree,

baina ez hondatuak izateko;

Jainkoaren hasarrea biztu dozuelako,

itzi zaitue arerioen esku.

Zeuen Egilea sumindu dozue,

deabruei, eta ez Jainkoari, sakrifizioak eskeiniz.

Ahaztu egin dozue

jaten emon eutsuen Jainko betierekoa,

eta atsekabetu

hazi zinduezan ama Jerusalem.

Jainkoaren zigorra gainean zala ikustean,

Jerusalemek esan eban:

«Entzun, Siongo auzook:

nahigabe handia bialdu deust Jainkoak.

Seme-alabak katigu joaten ikusi ditut,

Jainko betierekoak bialdurik.

Pozik hazi nituan, negarrez eta nahigabez itzi joaten.

Ez bedi inor poztu,

ni alargun eta danek baztertuta ikustean:

seme-alaben pekatuakaitik gelditu naz bakarrik,

Jainkoaren legetik desbideratu diralako.

Izan bihotz, ene seme-alabok,

eta egin deadar Jainkoari!

Gogoratu da zuetaz

zoritxarreko egoera horretara eroan zaituena.

Iraganean Jainkoagandik urruntzea erabagi bazenduen,

bihurtu orain Beragana, are gogotsuago Bera bilatuz.

Zoritxarra bialdu deutsuenak berak

salbatuko zaitue eta poza emongo betiko».

R/ Behartsua dau Jaunak aditzen.

Ikusi egizue, apalok, eta poztu,

izan bihotz, Jainkoaren bila zabilzenok.

Izan ere, entzuten deutse Jaunak behartsuei,

ez ditu gutxiesten Hari lotuak.

Goratu begie zeru-lurrek, *

itsasoak eta bertan bizi diran guztiek. R/.

Salbatuko dau, bai, Jainkoak Sion,

eregiko ditu barriro ere Judako uriak;

bertan biziko dira eta haren jabe izango.

Jainkoaren zerbitzarien ondorengoak izango dira oinordeko,

haren izena maite dabenak han biziko. R/.

Honeen aingeruek zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten dihardue eten barik zeruan.

ALDI haretan, hurreratu jakozan ikasleak Jesusi eta itaundu eutsoen: «Nor da handiena zeruetako erreinuan?» Jesusek, umetxu bati deitu, hareen artean jarri eta esan eutsen: «Benetan dinotsuet: Aldatu eta umeen antzeko bihurtzen ez bazarie, ez zarie sartuko zeruetako erreinuan. Beraz, bere burua ume honen antzera apaltzen dauana, hori da zeruetako erreinuan handiena. Eta honetariko ume bat nire izenean onartzen dauanak Neu onartzen nau.

Kontuz! Ez dagizuela txiki honeetariko inor gitxitzat hartu! Ze, egia esan, honeen aingeruek zeruko nire Aitaren aurpegia eten barik ikusten dabe zeruan.

Jaunak esana.