Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXVI. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
★ Teresa del Nino Jesus Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Pekatu egin dogu Jaunaren aurka, Hari entzun barik.

Honan egingo dozue otoitz: "Jauna, gure Jainkoa, bakarrik da zuzena. Gu, barriz, lotsaturik gagoz, gaur ikusi daitekeenez; lotsaturik judatarrok eta jerusalemetarrok, gure errege, agintari, abade, profeta eta gurasoak. Pekatu egin dogu Jaunaren aurka eta ez deutsagu obeditu. Ez dogu entzun Jaunaren, gure Jainkoren, berbea eta ez deutsegu jarraitu emon deuskuzan aginduei.

Jaunak gure gurasoak Egiptotik atara ebazan egunetik gaur arte

ez gatxakoz Jaunari, geure Jainkoari, leial izan, eta uko egin deutsagu haren berbea entzuteari. Horregaitik zoritxarrez josita eta madarikazinopean gagoz; madarikazino hori Jaunak Moisesen bidez adierazo eban, esnea eta eztia dariozan lurraldea guri emoteko asabak Egiptotik atara ebazanean.

Ez dogu entzun Jaunaren, gure Jainkoaren, berbea, eta ezentzun egin deutsegu bialdu deuskuzan profeten esanei; ostera, nork bere barruko joera txarrei jarraituz, jainko arrotzak zerbidu doguz eta Jaunari, geure Jainkoari, atsegin ez jakona egin.

R/ Zeure izenaren ederragaitik atara gagizuz, Jauna, gatxetik.

Ene Jainko, jentil-herriak zure ondarean sartu dira,

zure tenplu santua profanatu dabe,

Jerusalem hondakin-piloa bihurtu.

Zure zerbitzarien gorpuak

zeruko hegaztiei emon deutseez janari,

zure fededunen haragia lurreko piztiei. R/.

Ura lez isuri dabe hareen odola Jerusalem inguruan,

eta ez egoan inor lur emoteko.

Auzoko herrien isekagai bihurtu gara,

ingurukoen irain eta burla.

Noiz arte, Jauna? Betiko al zagoz hasarre?

Noiz arte zure maitasun mindua,

sua lez, gure aurka biztua? R/.

Ez leporatu guri aurrekoen erruak!

Betorkigu laster zure errukia,

lur jota gagoz-eta guztiz.

Lagundu egiguzu, gure Jainko salbatzaile horrek,

zeure izenari ohore eginez;

libratu gagizuz eta parkatu gure pekatuak

zeure izenaren ohoreagaitik. R/.

Ni baztertzen nauanak, Ni bialdu nauana baztertzen dau.

Aldi haretan, honan berba egin eban Jesusek: «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon uri jentiletan zuekan beste mirari izan balitz, aspaldian bihozbarrituta litzatekezan, dolu-jantziz estaldu eta hautsetan jesarrita. Horregaitik, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dabe auzian zuek baino.

Eta zu, Kafarnaum, zeruraino jagiko al zara? Lurraren barreneraino jausiko zara!

Zuei entzuten deutsuenak Niri entzuten deust eta zuek onartzen ez zaituenak Neu ez nau onartzen; Ni onartzen ez nauanak, barriz, bialdu nauan Ha ez dau onartzen».