R/ Itxaron Jaunagan, Bera dot goratuko, nire aurpegiaren salbamen eta nire Jainko
Egidazu justizia, Jainko,
defendatu nire auzia jente sinesbakoaren aurka,
libratu nagizu maltzur-gaiztoaren eskutik. R/.
Oi Zuk, ene Jainko babesle horrek,
zergaitik baztertu nozu?
Zergaitik ibili behar dot goibel, arerioak zapalduta? R/.
Bialdu zeure argia eta egia: gidatu nagiela,
eta eroan zure mendi santura, zure bizilekura. R/.
Eta helduko naz Jainkoaren altarara,
neure poz betea dodan Jainkoagana.
Zitaraz goratuko zaitut, Jainko, ene Jainkoa. R/.
Zu Jainkoaren Mesias zara... Beharrezkoa da Gizonaren Semeak neke handiak jasatea.
Jesusek otoitzean bakarrik ziharduala, ikasleak hurreratu jakozan, eta Jesusek itaundu eutsen: «Nor nazala dino jenteak?» Hareek erantzun eutsoen: «Batzuek Joan Bateatzailea zarala; beste batzuek Elias; besteek, barriz, antzinako profetaren bat biztu dala». Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Pedrok erantzun eutsan: «Jainkoaren Mesias».
Jesusek inori ez esateko agindu eutsen zorrotz. Eta esan eutsen ikasleei: «Gizonaren Semeak asko sufridu behar dau; zaharrek, abadeburuek eta lege-maisuek gaitzetsi egingo dabe eta hil, baina hirugarren egunean biztu egingo da».
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Lukas →