Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXV. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
★ Pio de Pietrelcina Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Eregi jauretxea, Nik poza izan dagidan.

Darioren erregealdiko bigarren urtean, seigarren hilaren lehen egunean, Ageo profetearen bitartez berba egin eutsen Jaunak Xealtielen seme Zorobabel Judako gobernariari eta Jotzadaken seme Josue abade nagusiari, eta esan eutsen: «Hau dino Jaun ahalguztidunak: Jaunaren etxea barriro eregiteko sasoia oraindino ez dala iritzi deutso herri honek».

Honan berba egin eban, bada, Jaunak Ageo profetearen bidez: «Eta sasoia al da zuek etxe dotoreetan bizitzeko, tenplua lur jota dagoan bitartean? Hau dino, beraz, Jaun ahalguztidunak: "Egizue gogoeta zeuen egoeraz. Asko ereiten dozue eta gitxi jasoten. Jaten dozue, baina ez zaree beteten; edaten dozue, baina asetzen ez; janzten zaree, baina berotzen ez; poltsa zulatuan jausten jatzuez lanaren irabaziak".

Beraz, hau dino Jaun ahalguztidunak: "Egizue gogoeta zeuen egoeraz. Igon mendira, ekarri egurra eta ekin tenplua eregiteari. Atsegin izango dot nik hori eta neure aintza agertuko dot han". Holan dino Jaunak

R/ Maite dau Jaunak bere herria.

Kanta Jaunari kantu barria,

kanta haren gorapena fededunen batzarrean.

Poztu bedi Israel bere Egileaz,

alaitu siondarrak euren Erregeaz. R/.

Goratu begie haren izena dantza eginez,

jo begire Harentzat danbolina eta zitara.

Maite dau-eta Jaunak bere herria,

garaipenez jantziko ditu umilak. R/.

Alaitu bediz fededunak Jainko ospetsuaz,

egin begie pozez oihu euren etzalekuetan.

Bego Jainkoaren gorapena hareen eztarrian.

Ohorea da haren fededun guztientzat. R/.

Joani nik samea ebagi neutsan; nor da, beraz, holakoak egiten ei dituan Hori?

Aldi haretan, jakin eban Herodes agintariak jazoten zan guztia, eta zer pentsau ez ekiala egoan. Batzuek Joan Bateatzailea hilen artetik biztu zala inoen; beste batzuek Elias profetea agertu zala; beste batzuek, barriz, antzinako profetaren bat biztu zala.

Herodesek, ostera, honan inoan: «Joani neuk ebagi neutsan samea. Nor da, beraz, Hau, holakoak entzuten ditut-eta Beroni buruz?» Eta Jesus ezagutzeko egokiera bila ebilen.